Bokazinoaren pastoraltza
Info & Contacto
Responsables: Estíbaliz Durán y Juan Reyero
Tel.: 944 795 895 E-mail: pastoralvocacional@bizkeliza.org Dirección: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO
Jainkoak deitzen dihardu. Baira zeu be
Bihotzaren sakon-sakonean, egarri edo gogo bizia datza: zentzu-egarria, osotasun-egarria, merezi dauan lez bizitzeko egarria. Egarri hori ez da ustebakoa; bategitearen hastapenerako lekua da, baita dalako horri izena ipini aurretik be.
Bilboko eleizbarrutian, Bokazinoaren Pastoral Zerbitzuak lagun egin gura deutse euren buruari itaunak egiten deutsoezan pertsonei, munduan euren lekuaren bila diharduenei edo zeozer gehiago dalakoan dagozanei. Gure ustez, bokazinoa, Bateorik sortutakoa, kristau bizitzaren bihotz eta eragile da eta, aldi berean, bizitzatik eta on-, egia- eta osotasun-nahitik sortuako itaunen erantzuna bilatzeko prest dagoanak aurrez aurre dauan bidea.
Bokazinoa ez da hartu beharreko erabaki hutsa, atzeman beharreko hartu-emona baino. Jesusek gaur egun be egiten dauan “zeren bila diharduzu?” itauna apurka-apurka entzun eta, presa barik, lagunduta, alkartean, erantzunerantz jo.
Abegi eta bilatzerako leku izateko sortu da eremu hau. Berton, jakin-mina sortuko deutsuen berbak aurkituko dozuz, benetako istorioak, bereizteko bitartekoak eta eguneroko bizitza zentzun gehiagoz bizitzeko proposamen bakunak.
Bizitza bakotxak deia dau-eta barne.
Inor ez da-eta bakarrik bila ari.
Nahiz eta guk ez jakin, Norbaitek gure bila dihardu-eta. Sartu, begiratu, entzun… eta nahita topo egiteko bidea bilatu…
Estrategia-eremua
Bokazino-lekukotasunak
Akonpainamendua
Baliabideak
Asteko bokazino-erronka
Bokazino-agenda eta sarea



