Aitor Estebanek, Alkarren Barri/Comunicación” aldizkariari eskeinietako alkarrizketan gogoratu eban Trujillo Garaian emondako aldia. “Uriaren kanpoalde baztertuan dagoanez, inguru hau hasieran, barruti honetakoa ez zan Rio Seco deitutako parrokiaren menpe egoan”. 2006an, Trujillo Garaiko lehenengo parrokia, Jesus Solidaio, orain 20. urteurrena betetzen dauana, sortu zan. 2013an, San Jose parrokia sortu zan. Parrokia bi horreek 100.000 lagunentzat dira.
Alkarrizketa berean azaldu ebanez, 2007an jarri ziran martxan herritarren zentroak eta pastoral jardueraren zati bat “Círculo Solidario” dalakoak Trujillo Garaiko hanbat lekutan eraikitako lokaletan artikulatzen zala. “Horrezaz gainera, Ama irlandarrek eta Errukiaren Ahiztek beste zentro bi eratu ebezan. Honegaz eta “Círculo Solidario” dalakoan egindakoagaz, sortu zan parrokia 2006an eta martxan egozan lau pastoral zentro”. Eraikuntza ez zan asko atzeratu, izan be, 1995 eta 2010 bitartean Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez Gotzainen Batzarreko presidente zan sasoi haretan eta Ebanjelizazino Barrirako Funtsaren eta Trujilloko artzapezpikuagaz lotura eukan “Adveniat” delakoaren bidez lagundu eutsen.






