14.09.2026

Senegaldar alkartearen jaia eta urperatutako Amatxuren urteurena

Joan dan asteburuan, iparraldeko senegaldar alkarteak kultur ekitaldia ospatu dau Durangon. Partaideen esanetan, "gure oroimenean gordeko dogu bategite, senidetasun eta alkartasunezko jarduera lez". Kerman Lopez bikario nagusia, Carlos Olabarri IV. bikaritzako lurralde bikarioa, Marije Calvo Migratzaileen aldeko Pasatoral arloko arduraduna eta Txomin Alonso abadea izan ziran ekitaldian. Beste alde batetik, urperatutako Ama Birjinaren 63. urteurrena ospatu zan Gaztelugatxeko San Joan ermitaren inguruan.

Eleizbarrutiko ordezkaritzak senegaldar alkartearen jaian parte hartzean, “ospakizun honek are eta esangura bereziagoa izan eban. Fedean gidari eta erreferente doguzan pertsonak ondoan izateak asko poztu ginduzan. Eleiza harrera eta lagun egiten dauan eta alkarturik bide egiten diharduan familia dala gogoratu deusku euren parte-hartzeak”.

Asociación Fraternidad SEN Euskadi alkarteak esker ona adierazo dau ohar baten, eleizbarrutiko ordezkaritzaren parte-hartzeagaitik: “zuen hurkotasunagaitik eta, batez be, gugaz izan dozuen misino-zeinu bikainagaitik”.

Omenaldia ‘urperatutako Ama Birjinari’

Berun eta harrizko irudi batek hirurogei urtetik gora daroaz Gaztelugatxeko San Joan uhartetxoaren parean urperaututa, Kantabrikoko olatuen erasoari aurre eginez. Begoñako Andra Mari da, Amatxu. Atzo, irailak 13, Bermeon, beste urte batez, omenaldia egin eutsen bere 63. urteurrenean.

Urperatutako Ama Birjinaren tronuratzearen 63. urteurrena
Omenaldia urperatutako Ama Birjinaren monolitoan