14.09.2026

Datorren barikuz, kurtsoaren hasierako ekitaldia Seminarioan

Bilboko eleizbarrutiko Seminarioak Loiolako santutegian erretiroa eginez ekin deutso 2026-27 kurtsoari. Gure eleizbarrutiko eta Iruñako eleizbarrutiko abadegaiek parte hartu dabe gogo-jardunetan, "otoitz, senidetasun eta alkartasun giroan, aldi barriari ilusinoz eta gogotsu ekiteko". Kurtsoaren hasiera ofiziala barikuz, irailak 18, izango da Seminarioaren egotzan (Zabalbide, 92), 18:00etatik aurrera. 

 


 

Santiago Arzubialde, S.J., fraileak gidatu ditu Seminarioak kurtsoari hasiera emoteko Loiolan egin dituan gogo-jardunak. Abadegaiei lagun egin deutse isiltasun, gogoeta eta otoitzean, “euren bihotza prestatu eta heziketa- eta bokazino-bereizketarako bidea sakontasunez bizi dagien”.

Erretiroa burutzeko, Eukaristia ospatu eben Bihurtzearen kaperan, Ignacio Fernandez Bilboko Seminarioko errektorea, Jesus Echeverz Iruñako Seminarioko errektorea eta Carlos Olabarri Bilboko Seminarioko hezitzailea bertan zirala.

Otoitzean bat eginda ekin deutse kurtsoari abadegaiek, fedean sendotuta eta bokazinoan hazten eta abadetzarako bidean prestatzen jarraitzeko gogo eta ilusinoagaz.

Kurtsoaren hasiera:

Irailaren 18an, Seminarioaren egoitzan (Zabalbide, 92): Aurkezpena (18:00), Eukaristia (19:00).

Aureko kurtsoaren amaieran, Patxo Ateca abadegaiak akolito-ministerioa hartu eban.


www.bizkeliza.org

Capilla del Seminario de Bilbao.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: