26.09.2026

Heldu da eguna: Goazen!

Bilboko eleizbarrutiak 2026-27 kurtsoaren hasiera ofiziala ospatuko da gaur Durangon. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dau Durangoko basilika topagune nagusitzat izango dauan Goazen 2026 jardunaldian.

Kerman Lopez bikario nagusiak hileroko hitzordua izan dau Radio Popular Herri Irratian eta, besteak beste, ‘Goazen!’ kurtso hasierako ekitaldiaz jardun dau. Bere esanetan, ohitura bihurtu da eleizbarrutian, izan be, “10 urtetik gora daroaguz ‘Goazen’ egiten”. 

Bizkaian, ekitaldi hori ospatuz emoten jako hasiera kurtsoari:  “ekitaldi sinbolikoa da, jakina, kurtsoa hasita dago-eta irailaren hasiera-erdialditik… Baina egokia da urtero alkartzea. Irailaren azken zapatuz, Bizkaiko lekuren baten edo bestean, topaketa egiten dogu eta aurton Durangon izango da“.

Alkarrizketa osorik: hemen

Goizeko 10:00etan helduko dira autobusak Durangora eta basilikan partaideei harrera eginez emongo jako hasiera ‘Goazen!’ ekitaldiari. 10:30etan, Taize otoitzaldia ospatuko da.

Jardunaldia, “Alkartuta” goiburuaren harira ospatuko da, Eleizbarrutian bizi dan parte-hartze eta barritze prozesuari lotutako alkarregaz bide egitearen ideia nabarmenduz.

11:00etatik aurrera, Durangoko hainbat lekutan ospatuko diran tailer eta jarduerei ekingo jake. Honeek dira leku horreek: San Frantzisko monasterioa, Santa Ana eleiza, Zugaza zinema eta jesuiten ikastetxe-eleiza.

Partaideak ordu batean bueltatuko dira basilikara azken ekitaldirako, Bilboko Gotzainak jardungo daualarik. 14:00etan jarrita dago bazkaltzeko ordua, hani zuzen be San Antonio ikastetxean. 

15:00etatik aurrera ospatuko dan erromeriaren ostean, autobusak 16:30etan atarako dira.

Durangoko basilikako eleizpeak egurrezko estalkia dauka

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: