05.10.2026

“Mufungaren Adiskideak” fundazinoak Kongoko EDan bizi izandako esperientzia azalduko dau

'Mufungaren Adiskideak fundazinoko kideek joan dan maiatzean Kongoko Errepublika Demokratikora egin eben bidaiaren inguruko berbaldia eskeiniko dabe bihar -urriak 6, martitzena-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan.

Ekitaldian, fundazinoko kideek euren esperientzia batera jarri eta Mugungan bizi daben egoeraren barri emongo dabe.Inguruan sustatzen diharduen lankidetza-egitasmoen garapenaren ingurukoak be azalduko dabez.

Berbaldiak ‘Mufungaren Adiskideak’ fundazinoak han egiten dauan lana eta lekuko alkartearen garapenari begira bultzatutako egitasmoen eragina ezagutzeko aukera emongo dau.

Hitzordua Bengo Leku lokaletan da, bihar urriak6, 19:00etan eta ‘Mufungaren Adiskideak’ fundazinoak Kongoko Errepublika Demokratikora egin dauan bidaiaren eta bertan sustatzen dituan egitasmoen inguruan jakin-mina daben guztientzat da deialdia.


www.bizkeliza.org

RD del Congo

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: