Egitasmo hau benetako erronka izan da ikasleentzat. Ikasgelan ikasitakoa praktikara eroan dabe, mekanika, karrozeria, elektrizitatea eta konponketa profesionaleko gaitasunak garatuz.
Hainbat ekinalditan egindako lana
Hasi aurretik, taldeak ibilgailuaren egoera aztertu eban, kalteak atzeman eta konponketa-aldiak planifikatzeko.
Hamakadetako herdoiltzeaz jotako egitura zan zatirik arazotsuena. Ikasleek karrozeria garbitu eben, hondatutako atalak ordezkatu ebezan, mozketa-, doitze- eta soldatze-lanak egin ebezan, segurtasuna eta erresistentzia emoteko.

Beranduago, motorrari heldu eutsoen. Desmuntatu egin eben, kulata-juntura aldatu, barruko osagaiak garbitu eta autoa prest itzi eben bujiak, iragazkiak, olioa eta likido hozgarria jarriz.
Motorra martxan jarri ebenean, estetikari ekin eutsoen: desugertzea, azalen prestaketa eta margoa autoari orain dala berrogeta hamar urte eukan itxura emoteko. Gero, osagai mugikorrak muntatu eta doitu ziran, argiak ipini, sistema elektrikoa aztertu eta hagun eta pneumatikoak barritu.
Barriztatutako autoa, eta zerbait gehiago
Otxarkoaga ikastegiarentzat, emaitza igilgailutik harago doa. Egitasmoak ihainbat gauza agertzen dau: ikaskuntza, ardura, talde-lana… barritze-lanetan espezializatutako edozein tailer profesionaletan darabilezan jardunbideak gauzatuz.

Heziketa profesional praktikoa, inguruan dagozan lan-aukerei lotutako eta ikasleak euren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituan heziketaren aldeko apustua berretsi dau ikastegiak. Eta auto klasiko bati kilometroak egiten jarraitzeko aukera emon deutse.







