09.10.2026

Begoñako Andra Mariaren domina barriak bere jaiegunean

Basilikan bada barritasun bar: Begoñako Andra Mariaren eta Karmengo Ama Birjinaren dominen bilduma barria urreztatuta eta zidarreztatuta. Bihar -urriak 10, zapatua- hasita, Eukaristiak ospatuko dira Amatxuren omenez eta azkena, Erromes meza izango da.

Begoñako basilikak Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindarietako baten eta Bizkaiko Jaurerriko zaindariaren eguna ospatzeko prestatzen dihardu. Bihar. urriak 10, izango da lehenengo eleizkizuna.

Bihar, zapatua, Erromes meza

Jaiegunaren bezperan, Eukaristiak 18:00, 19:00 eta 21:00etan ospatuko dira eta azken hau Erromes meza izango da. Hauxe da Begoñako Andra Mariaren eguneko ekitaldirik esanguratsuenetakoa.

2026ko Ohorezko Erromes dan Itziar Urtasunek parte-hartze berezia izango dau ospakizunean. Urtasun oinez igoko da Mallonako eskaileretatik Begoñako kofradiagaz eta ehunka lagunakaz batera basilikaraino.


Urtasun, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzarako Bilboko Udaleko zinegotziak lotura estua dau Begoñako Basilikagaz: «Me casé en la Basílica de Begoña y mi hijo fue bautizado en la Basílica de Begoña, y en casa era algo importantísimo», aurkezkenean azaldu ebanez.

Domeka, egun nagusia

Urriaren 11an, domekaz, Begoñako Andra Mariaren egunez, hainbat Eukaristia ospatuko da: 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan.

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan Meza Nagusia 12:00etan izango da eta, nahi izan ezkero, web honen bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. 

Arratsaldez be ospatuko dira Eukaristiak: 17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:00etan.

Iluntzeko 20:00etako eleizkizunean, Basurtuko Beti Jai Alai dantza-taldeak jardungo dau Begoñako Andra Mariaren ohorezko Ezpata Dantza eskeiniz.

Basurtuko Beti Jai Alai taldea

Begoñako Andra Mariaren eta Karmengo Ama Birjinaren domina barriak

Jaieguna dala-eta, Basilikak Begoñako Andra Mariaren eta Karmengo Ama Birjinaren urreztatu eta zidarreztatutako dominen bilduma barria aurkeztuko dau

Hogeta hamar euroren truke eskuratu daitekez urriaren 11atik aurrera Begoñako Andra Maris, basilika eta eleiztar eta bisitarientzat esanguratsua dan eguna otoitzeko.

Kongoko artisau-lanak eta Lañomendiko gozokiak

Alkartasun- eta misino-alderdiak be lekua izango dau domekan. Alde batetik, Kongoko artisau-lanak erosteko aukera izango da eta lortutako dirua Kongoko Errepublika Demokratikora bialduko da.

Mufungaren Adiskideak Begoña
Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideak

Lañomendiko monjek be eurek egindako gozokiak eroango dabez saltzeko

Gozokiak Begoñan
Lañomendiko monjak

Begoñako Amatxuren egunez, erlejinoa, tradizinoa, herri partaidetza buztartuko dira beste urte batez basilikaren inguruan.

Begoñako Andra Mariaren eta Karmengo Ama Birjinaren dominak