10.10.2026

San Antonen, erdi aroko Bilborako bidaia

Bilboko San Anton eleizak uriburuaren historia ezagutzeko era barria eskainiko dau. 4.0 espedizinoa Erdi Arora jardueraren eskutik, ibilbidea egin daiteke eleizan eta inguruan erdi aroko uribildua zelakoa zan eta eta San Anton eleizak urigunearen eraketan izan egan eragina ezagutzeko. Gehiago jakiteko eta erreserbak egiteko.

Baliabide teknologiko barrien, irisgarritasun hobearen eta orain arte bisitatu ezin eitekezan eremuen -esate baterako korua- eskeintzaren bidez egingo dan esperientzia honi esker, askotariko ikuspuntuetatik ezagutuko da San Anton eleizako ondarea, jente gehiagorengana iritsiz. Esperientzia erreserbatzeko: hemen.

Espedizinoa Erdi Arora
San Antonen inguruko egitasmoa uztailean inauguratuko da

Zortzi egitasmo lotzen dituan egitasmoa

‘4.0 espedizinoa Erdi Arora’ kultur- eta turismo-egitasmoa da eta Toledo, Granada, Burgos eta Iruñako artxidiozesiak eta Plasencia, Jaka, Barbastro-Monzon eta Bilboko eleizbarrutiak lotzen ditu.


Turismorako Ministerioaren “Experiencias Turismo” egitarauak diruz lagundutako eta ‘Next Generation EU’ europar funtsek finantzatutako ekimenak garrantzi historiko, artistiko eta espirituala daben hamahiru lekuren balioa nabarmentzen dau.

Ibilbidea «puzzle ireki» lez aurkeztu da: leku bakotxak bere nortasunari eutsiko deutso. Beste alde batetik, bisitariek zatika edo ibilbidea osotuz egin leike bisita, bakotxak bere esperientzia eratuz.

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboa, 50 urte oroimena jagoten

San Anton eleizaren historia Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan gordetako agirien bidez be kontatzen da. Aurton 50. urteurrena ospatzen dihardu.

Bere funtsetan, Libro de registros originales de fuesas o encajonado de sepulturas de la parroquia de San Antonio Abad de Bilbao liburua nabarmendu daiteke. Larruki honetan, 1503 eta 1666 bitartean parrokian hobiratutako pertsonen izenak jaso ziran. Gainera, agiria Icaro zentroko erakusketa iraunkorrean ikusi daiteke. 

San Anton eleizako hobiak
San Anton eleizako hobiak

Agiri honeetan ikusi daiteke Eleizak sasoi haretako gizartearen eguneroko bizitzan eban egitekoa. Beste hainbat konturen ingurukoak be jasotzen dabez: lur-emoteak, hilobiak edo abadeentzako ordainsariak. XVIII. gizaldi berandura arte, lur-emoteak eleiza barruan egiten ziran.

Artxiboetatik etorkizunera begiratu

50 urteurreneko ekitaldiei dagokienez, urriaren 21ean mahai-ingurua ospatuko da: «AA eta artxiboei buruzko ekitaldia: mugak eta aukerak». Lorena Fernandez, Asier Romero eta Ramon Martinek parte hartuko dabe eta Idoia Jauregi kazetaria arituko da moderatzaile-lanetan. Derion izango da, 11:00etan.

San Anton

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Artxiboa