Esti Duran eta Juan Reyero Bokazinoaren Pastoral Zerbitzurako arduradunek azaldu dabenez, “Pray Station” eremu honetan, “bokazinoaz berba egitea, hain zuzen be, leku seguruan berba egitea dala atzemango dozu, eta benetan garrantzitsu diran itaunei azaleratzen itzi. Zertara deitzen nau Jainkoak. Nor naz benetan beretzat. Norantz noa. Ez doguz ezkutatzen, ezta leuntzen be: eurak dira ardatza. Beharbada oraindik ez dozu argitasunik itaun honeen aurrean. Beharbada, ez dakizu ze itaun egiten deutsazun zeure buruari. Beharbada, eremu honetan sortu daiteke itaun hori”.
Hasteko, kafe eta kopau bat hartuko dabe “alkartu eta benetan zelan gagozan alkarri esateko”. Ondoren, buruz buruko solasaldia, “alkarrizketaren antzekoa, norbait zure bidelagun egingo dalarik”. Talde txikian barrutik mobidu nauana batera jarri eta amaitzeko otoitzaldia egingo da.
Lekua gorde gura dot: hemen
Beste gauza bat: une honetan itaun asko buruan bueltaka dauan eta guzti horreek non jarri ez dakian norbait ezagutzen badozu, emoiozu honen barri. Batzuetan, geuri heldutakoa beste batzuei helarazotea dagokigu.
Saioaren inguruan gehiago jakiteko edo, bitartean, biderako gauzatxo batzuk jasotzeko, WhatsApp kanalera jo: hemen.







