13.10.2026

Urriaren 16an, Pray Station Bilboko eleizbarrutian

Datorren barikuz, urriak 16, gazteei zuzendutako saioa ospatuko da Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), 18:15etatik aurrera. Bokazinoaren Pastoral Zerbitzutik deialdian azaldu dabenez, "gelditzeko, egoteko gunea da, norbaitek benetan eta presa barik entzun zaizan". Zer dan azalduta, joateko deia egin dabe: "Zatoz lehenengo saiora. Probatu. Ikusi ia eremu hau zuretzat egokia dan. Eta holan bada, gero saioa izango dogu hilero, 2027ko ekainera arte".

Esti Duran eta Juan Reyero Bokazinoaren Pastoral Zerbitzurako arduradunek azaldu dabenez, “Pray Station” eremu honetan, “bokazinoaz berba egitea, hain zuzen be, leku seguruan berba egitea dala atzemango dozu, eta benetan garrantzitsu diran itaunei azaleratzen itzi. Zertara deitzen nau Jainkoak. Nor naz benetan beretzat. Norantz noa. Ez doguz ezkutatzen, ezta leuntzen be: eurak dira ardatza. Beharbada oraindik ez dozu argitasunik itaun honeen aurrean. Beharbada, ez dakizu ze itaun egiten deutsazun zeure buruari. Beharbada, eremu honetan sortu daiteke itaun hori”.

Hasteko, kafe eta kopau bat hartuko dabe “alkartu eta benetan zelan gagozan alkarri esateko”. Ondoren, buruz buruko solasaldia, “alkarrizketaren antzekoa, norbait zure bidelagun egingo dalarik”. Talde txikian barrutik mobidu nauana batera jarri eta amaitzeko otoitzaldia egingo da. 

Lekua gorde gura dot: hemen

Beste gauza bat: une honetan itaun asko buruan bueltaka dauan eta guzti horreek non jarri ez dakian norbait ezagutzen badozu, emoiozu honen barri. Batzuetan, geuri heldutakoa beste batzuei helarazotea dagokigu. 

Saioaren inguruan gehiago jakiteko edo, bitartean, biderako gauzatxo batzuk jasotzeko, WhatsApp kanalera jo: hemen.

Pray Station

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Bokazinoa, PRAY Station