14.10.2026

Isa Matilla misiolaria, gaur arratsaldez Kidendan

Kidendak ekitaldia ospatuko dau gaur bidezko merkataritza mobimentuaren 40. urteurrena dala-eta. Arratsaldeko bostak eta erdietatik aurrera izango da Bilboko Viuda de Epalza kaleko 6. zenbakian daukan lokalean, eta Isabel Matilla misiolariak bere lekukotasuna emongo dau.

“Komunidade-lurraren garrantzia Ekuadorreko montubia alkarteentzat” da gaur arratsaldez Isabel Matilla ekonomialari, antropologo eta Ekuadorren misiolari danak eskeiniko dauan berbaldiaren izenburua.

Matillak 40 urte datoaz Ekuadorren, landa-eremuko alkarteetan eta heziketa-pastoraltzan jardunez.

2025ean, “Martxoak8mujeres” autormena jaso eban Bilboko eleizbarrutiaren eskutik, misinoko lurraldeetan heziketaren bidez mundua eraldatzen laguntzeagaitik.

Ekitaldian izena emoteko: hemen

Kidenda:


www.bizkeliza.org

Isa Matilla

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Kidenda, Misinoak