Lourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatzen dau urtero eleizbarrutiko erromesaldi hau. Gaur arratsaldez, Eukaristia ospatuko dabe erromesaldiari hasiera emoteko eta gauez zuzien prozesinoan parte hartuko dabe.
Bihar -zapatua-, meza ospatuko dabe hatx-zuloan Madrileko Hospitalitateagaz batera eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, eta ostean Kurutze-bidea egingo da. Arratsaldez, eukaristia-prozesinoa gaixoen bedeinkapenagaz eta gauez erromes joan diran guztien alkartzea. Domekaz, nazinoarteko Meza.
Lourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak urteak daroaz gaixoei, nagusiei eta akonpainamendua behar dabenei laguntza eskeintzen. Askotariko jarduerak susatzen dabez, eta urrian eleizbarrutitik Lourdeseko Andra Mari santutegira egiten daben erromesaldia da guztien ardatz eta bihotza.







