Misinoetarako Begoñako parrokiako taldeak ohiko misino-azoka ospatuko dau beste behin be. Bertan batutako dirua Misinoetako lurraldeetan garatzen diharduen hainbat egitasmotarako izango da.
Azoka azaroaren 28an zabaldu eta abenduaren 6an itxiko da (11:00etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:30etara). Azken egunean, goizez bakarrik.
Begoñako alkartasunezko misino-azoka aspalditik ospatzen da, hain zuzen be orain dala 30 urte inguru. Urteak joan, urteak etorri, askotariko gauzak, tresnak, jostailuak, liburuak, apaingarriak…
Zeozer erosi daiteke edo, beste barik, diru-laguntza emon.








