30.10.2026

Gizakiak 40 urte bete ditu mendekotasunak dabezanei lagun egiten

Bizkaiko Eleizak 40. urteurrena ospatzen diharduan Proyecto Hombre Bizkaia -Gizakia Fundazinoari eskeinitako jardunaldia ospatuko dau urtarrilaren 1ean, domekaz, Domu Santu egunez. Urteurreneko ekitaldiek azaroaren 5 eta 6an izango dabe jarraipena Deustuko Unibertsitatean ospatuko diran jardunaldi teknikoakaz. On Joseba Segura Bilboko gotzainak emongo deutso hasiera bigarren saioari. 

Bizkaiko parrokiek Mendekotasunak dabezan pertsonen aldeko kanpaina ospatuko dau azaroaren 1ean domekaz. Beste batzueetan lez, 40. urteurrena ospatzen diharduan Proyecto Hombre Bizkaia -Gizakia Fundazinoari eskeinitako jardunaldia izango da.

Erakunde hau 1985ean sortu zan Bilboko eleizbarrutiaren eta Caritasen eskutik. Harrezkero, 34.000 lagun baino gehiagok laguntasuna jaso dau bertan mendekotasunen batetik atarateko edo bizitza berregiteko.

«Badira kopuruetan neurtzen ez diran lanak. Batzuk istorioetan zenbatzen dira» goiburuaren haritik, Bizakiak gutuna eta lagungarriak bialdu deutsez parrokiei, Eukaristietan erabili dagiezan. Ignacio Palacio zuzendariak gogoratu dauanez, berrogei urteotan aldatu egin dira lekuak, aurpegiak eta lan egiteko erak. Baina oinarrizkoak iraun egiten dau: “abegi egin, banatu, lagun bakotxaren bidelagun izan eta bere duintasuna autortu”.

Fundazinoak dei egin deutse alkarteei euren lanagaz bat egin dagien honako bideren batetik: boluntario lez jardunez, diru-laguntza emonez edo euren lana ezagutzera emonez.

Aurreta begiratu

Iragana kontuan hartzeaz gainera, gerora begira dagoz: «el trabajo con las adicciones, la inclusión y la prevención cambia al ritmo de las personas, los consumos y los contextos, y las respuestas de ayer no siempre bastan para los retos de mañana».

Hori dala-eta, Gizakiak “Bideak eraikiz” jardunaldi teknikoak ospatuko ditu azaroaren 5 eta 6an, Deustuko Unibertsitateko entzunaretoan. Gogoeta egingo da, ikasitakoa batera jarri eta gerorako erantzunak eratzen hasi.

Eguenez, azaroak 5, inklusinoa izango da landuko dan gaia. mendekotasunak dabezan pertsonei lagun egiteak dakarzan erronkak, eta baterako ereduaren premina administrazino, gizarte erakunde eta profesionalentzat. Barikuan, azaroak 6, prebentzinoaren inguruan jardungo dabe: zelan aurrea hartu politika publikoetatik eta lankidetza publiko-pribatua. Aparteko arreta jarriko da ume eta gaztetxoengan. 

On Joseba Segura Bilboko gotzainak emongo deutso hasiera bigarren egunari. Saioetan, eremu profesional, akademiko instituzional eta internazionaleko pertsonek jardungo dabe, egunez egun esku-hartzen daben, ikertzen daben eta politikak eratzen dabezan eta bide barriak zabaltzen diharduen pertsonak. 

Ignacio Palacio