31.10.2026

Francisco de Beraskolaren beatifikazinoa, zuzenean

Gaur -urriak 31, zapatua-, 11:00etan (hango ordua), bost martiri, tartean Gordexolako Beraskola auzoan jaio zan Francisco de Beraskola frantziskotarra, dohatsu autortuko dabez Savannahko katedralean (Georgia . EEBB). Eleizkizuna zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan (hemengo 15:30etatik aurrera).

Bilboko eleizbarrutiko ordezkaritza beatifikazinoan parte hartzera joan da eta astean zehar hainbat jardueratan parte hartu dau.

Beraskola
Fraile frantziskotarren kapera egoan lekuan, meza ospatu eben.

Beraskola
Beraskola

Guale

Ernesto Bilbao abadeak azaldu dauanez, eguenez Gualeko Santa Katalina uhartean izan ziran: “En los días de evangelización de los frailes franciscanos, era una península. Con el  paso del tiempo, se ha convertido en una isla”. 75 urte barru, klima-eraginaren ondorioz, leku hau urek hartu eta desagertu egingo dala kalkulatu da.

Beraskola

Lekuko historia eta martiriena, lekura heldu, inkardinatu eta martiritza jasan arte, azaldu eutsien arkeologo bik.

Beraskola

“Celebramos la Eucaristía, presidida por el obispo diocesano Stephen Parker, en la capilla. A 50 metros al este se encontraba la cocina y convento y al sur, el lugar donde vivían unas 1.000 personas de la comunidad Guale“.

Beraskola
Gualeko Santa Katalina uhartea
Beraskola
Isabel frai Frantziskoren ondorengoa eta neba Frank Leo Torontoko artzapezpikuagaz.

Martiritza gertatu zan lekua

Taldea, fray Francisko de Beraskolak martiritza non jasan eban ikusi eben atzo. “Francisco -azaldu dabe- no sabía nada de la rebelión que se había producido por una parte de seguidores del heredero del gobierno de la tribu Guale contra los franciscanos. Al bajar fray Francisco de la barca en Asao, lugar donde estaba construyendo una iglesia y un convento nuevo, fue martirizado”.

Taldeak Eukaristia ospatu eban hango parrokia baten, Stephen Parker eleizbarrutiko gotzaina buru zala.

Beraskola
Beraskola
Beraskola

Beraskola
Francisco dohatsuaren senideak Georgiako martirien oroimenez eraikitako altararen aurrean.

Beraskola
Altara martirien ikurrakaz

Beraskola
Arma honegaz hil eben Francisco de Beraskola, buruan kolpea emonez

Beraskola
Georgiako martiriek eroien arrosarioaren antzekoa

Eleizkizunaren zuzeneko emonaldia: hemen.

Frai Francisko de Beraskolaren ondorengoak martirien kapera dagoan lekuan, Georgian