01.11.2026

Eleiza eta zenbakiak Alkarren Barri azaroko alean

Domu Santu egunez, Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alean, "alboko santuengan" jarri dau arreta, hau da, katekesia prestatzen dauan katekistarengan... "Horreetako inor ez da izenburuetan agertzen. Guzti horreek dira Eleiza" idatzi dau On Joseba Segurak Eleizbarrutiaren egunerako mezuan. 

Aldizkarian, luze eta zabal hitz egiten da Eleizbarrutiko jardueren inguruko 2025eko oroitza-txostenaz. Bsteak beste, datuok jaso dira: 115.884 lagunek jaso ebala arreta 286 zentrotan, 1.805 boluntario dagozala Caritasen edo 1.320 katekistek jarduten dabela prrokietan. Eleizaren gizarte balioa zelan neurtzen da be azaltzen da, Eleizbarrutiak Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean aurkeztu ebana jasoz.

Solasaldia Kudeaketa Aurreratua
Solasaldia

Adimen artifizialaren ingurukoak be irakurri daitekez aldizkarian. David Urdaneta abadeak argi eta garbi esan eban: “AAak komunikatu egiten dau, baina ez da erlazionatzen”. ETPIan Leon XIV.a aita antuaren Magnifica Humanitas entzilklikaren inguruko mahai-inguruan nabarmendutako hamar esaldi be jaso ditu azaroko aleak.

David Urdaneta
David Urdaneta

Urteurren bi be nabarmendu dira: 40 urte bete dituan Gizakiarena. Urteotan lagun egin izan deutse menpekotasunen baten harrapatuta  dagozanei. Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak, bere aldetik, 50 urte bete ditu, aro digitalari begiratuz. 

Beste azpimarra batzuk

  • Zainketak: Marije Goikoetxea psikologo eta teologoaren esanetan, “zaintzea eta zaintza jasotzea”, aukera da alde bientzat. Zaintzaileen Munduko Eguna (azaroak 5) dala-eta argitaratu da alkarrizketa. 

  • Bakardadea eta etxebizitzarik ez izatea: Caritas Bizkaia erakundeak “inor ez etxebizitza barik” kanpaina aurkeztu dau, bakardadeari aurre egiteko alkartea ehuntzen daben egitasmoen barri emoteaz batera. 

  • Pobreen Munduko Eguna: Azaroaren 15ean ospatuko da, “Jauna da errukarriaren gordeleku” goiburuaren haritik. Eleizbarrutiak lagungarriak prestatu ditu.

  • Sinodo-seneko Eleiza: gotzainak Eleizaren Sostenguaren inguruko Jardunaldietan esan ebana eta Sinodoaren inguruko gonbidatu berezia izan zan Eva Fernandezi egindako alkarrizketa jaso dira.

  • Artea eta musika: 2027ko urtarrilaren 31ra arte ikusgai dagozan urrezko hariaz brodatutako jantziak eta Santa Zezilia eguna.

Juan Mari Uriarte Alkartearen, Oroimenaren Egunaren iingurukoek, bikaritzetako barriek, gazteei eskeinitako sailak eta hileko hitzordu nagusien aitamenak be lekua dabe aldizkarian.