Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 Langile Pastoraltza A11 dala-eta: Etxebizitza, lana eta duintasuna
11.11.2026

Langile Pastoraltza A11 dala-eta: Etxebizitza, lana eta duintasuna

Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik adierazo dabenez, "el derecho a una vivienda digna y unos salarios que permitan vivir en condiciones están en el centro de la convocatoria de Huelga General, de hoy 11 de noviembre. Una convocatoria que vincula el mundo del trabajo con el movimiento por la vivienda y recoge el impulso de las movilizaciones que han venido produciéndose en este último tiempo".

A11 dala-eta, Langile Pastoraltzak ‘Aizu!!!’. agerkari barria kaleratu dau. Lagun askok, batez be ahuleziazko egoeran dagozanek, etxebizitza, soldatak eta prezioen igoerak dakarzan arazoak dirala-eta jasaten dabezan zailtasunak nabarmendu dabez.

Aizu!!!: hemen

Hoac mobimentuak, bere aldetik, adierazpena kaleratu dau greba egunaren inguruan. Euren esanetan, enpresek soldata duinak eta zaintzakaz bateragarri diran baldintzak negoziatu behar dabez. “Allí donde aumentan los márgenes, esa capacidad debe contribuir a mejorar los salarios y contener los precios”.

Sen ona eskatzen deutsie herri administrazinoei eta akordiorako borondatea etxebizitzaren parke publikoa handitzeko. Gainera, alokairuak arautzea, espekulazinoa gelditzea eta etxea galtzeko zorian dagozanak babestea eskatzen dabe. “Se deben garantizar el acceso a los bienes esenciales frente a la carestía”. Azkenik ahaleginak eskatzen dabez “por superar la polarización que demoniza al contrario y que se ha normalizado en el Parlamento, en las organizaciones sociales, en la sociedad y, a veces, también en la Iglesia”. Idatzia osorik: hemen.

Beste alde batetik, Zuzentasuna eta Bakea erakundeak etxebizitza eta pertsonak lehenesteko eskatu dau bere mezuan.

Gazteria Langile Katolikoak, JOC mobimentuak, pertsonen duintasuna ekonomia-interesen gainetik jarriko daben egiturazko aldaketak aldarrikatu ditu bere oharrean.

Eta Gazteria Ikasle Katolikoa Ekintza Katolikoko mobimentuak -JEC- gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa kristau fedearen eskakizun lez aldarrikatu dau bere oharrean.

Hemen argitaratuta: Langile, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: