Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Euskal Eleizbarrutietako Misinoen babesa hainbat egitasmori Ekuadorren
10.11.2026

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen babesa hainbat egitasmori Ekuadorren

Eduardo Jose Castillo Pino urte luzez Isabel Matilla bizkaitar misiolariak jardun izan dauan La Papaya eta Estero Secoko nekazari-alkarteak bisitatu barri ditu. Castillok 2026ko lurrikararen ostean Euskal Eleizbarrutietako Misinoen laguntzagaz berraikitako kaperak bedeinkatu ditu.

Ekuadorreko Manabi probintziako Jama kantonamenduan dagozan La Papaya eta Estero Seco nekazal-alkarteak bisitatu barri digu Eduardo Jose Castillo Portoviejoko artzapezpikuak. Gertaera esanguratsua izan da Isabel Matilla Blanco misiolariak lagundutako alkarteontzat.

Isa Matilla Ekuador

Berez oztopo ugari dabezan bideak are eta eskasago egozan bezperako euriteen ostean, eta zailtasunak izan ebezan batez be leku menditsuan, urrun dagoan La Papayara heltzeko. Zailtasunak zailtasun, jentearen ahaleginari esker eta kontu handiz ibiliz, heltzea lortu eben.

Kapera bi

Egun horretan, eta herritarren eskaerei erantzunez, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen laguntzagaz berreaiki diran kapera biak bedeinkatu ebezan.

Isa Matilla Ekuador
La Papayako kapera

Herritarrak pozik egozan Castillo artzapezpikua euren artean izateagaitik eta hau be benetan pozik agertu zan: “conocer de verdad la vida de una comunidad cristiana campesina y constatar cómo siguen vivos procesos y dinámicas liberadoras”.

Isa Matilla Ekuador
Estero Secoko kapera

Alkarteen bizitza hobetzeko egitasmoak

Jentea batzeko eraikinak berreraikitzeaz gainera, alkarte bietan herritarren bizi-baldintzak hobetzeko eta alkarteen jasangarritasuna ziurtatzeko egitasmoak bultzatzen dihardue.

La Papayan, egundoko kalitatea daben ur-iturriak dagoz eta aurton ura botilaratzeko instalazinoak eraikitzekotan dagoz. Baliabide natural hau aprobetxatu gura dabe kalitatezko ura eskuratu ahal izateko. Ura ondasun eskasa eta garestia da nekazarientzat, sarrera mugatuak dabez-eta.

Isa Matilla Ekuador

Estero Secon, ostera, euri gitxi egiten dau eta lehortegia eta artoa biltegiratzeko siloa jarri dabe. Azpiegitura honi esker, uzta gorde eta urte osoan kontsumitu ahal izango da, elikadura-segurtasuna eta familien ekonomia hobetuz. 

Isa Matilla Ekuador
Estero Secoko egitasmoa

Artzapezpikuaren bisita, kapera bi horreek bedeinkatzea baino askoz gehiago izan da:. “Ha sido una oportunidad para compartir la fe y reconocer el camino recorrido por estas comunidades. También, para poner en valor los proyectos que, desde la colaboración y el compromiso colectivo, siguen contribuyendo a construir un futuro con mejores condiciones de vida para la población campesina”.

Isa Matilla Ekuador

Isabel Matilla

Isabel Matilla, ekonomialari, antropologo eta misiolari da Ekuadorren. 40 urte daroaz han, nekazan alkarteetan eta heziketa pastoralgintzan..

2025ean, Isa Matillak Bilboko eleizbarrutiaren «Martxoak8mujeres», autormena jaso eban misinoetan mundua heziketatik aldatzen laguntzeagaitik.

La Papayako egitasmoa bisitatzen

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea, Misinoak

Honan etiketatuta: Ekuador, Misinoak