Taize otoitzaldirako deialdia adin guztietako jentearentzat da, horregaitik, parte hartzeko asmoa dauanak senide eta adiskideak be gonbidatu leikez.
Soiltasun eta sakontasuna nabarmentzen dira Taize otoitzaldietan. Hausnarketarako abestien, isiluneen, Hitza entzutearen eta giro abegitsuaren bidez, eguneroko erritmoa eten, geldialdia egin eta beste batzukaz batera bake eta otoitz esperientzia bizitzeko aukera emoten dabe.
Joan dan otsailetik hasita, oporraldiko etenaldiaren ostean, hilero egiten dira otoitzaldiok gure Eleizbarrutian.
Gainera, uztailean, Eleizbarrutiko hamabi lagun Taizen bertan izan ziran, esperientzia bizi eta otoitz egiten:
Soiltasun, isiltasun eta senidetasunezko giroan Jainkoagaz eta beste batzukaz alkartzeko aukera barria.






