Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gabonetan, komentuko gozokiak Eleiz Museoan
27.11.2026

Gabonetan, komentuko gozokiak Eleiz Museoan

Bilboko Eleiz Museoak (Gizakundea plaza, 9B, Atxuri) Gabon-aldiari hasiera emon deutso. Azaroaren 27tik -barikua- abenduaren 20ra -domeka-, «Gabonak komentuan» komentuetan eskuz egindako jaki eta beste hainbat gauzaren azoka egingo da zabalik. 

Gaur zabalduko da “Gabonak komentuan” alkartasunezko azoka. Bertan, Penintsulako hainbat komentu eta monasteriotan eskuz egindako gozokiak, likoreak eta mermeladak erosteko aukera izango a. 

Museoko klaustroan dago azoka, klausurako alkarte erlijiosoetan belaunaldiz belaunaldi transmititutako antxinako errezetez baliatuz eskuz egindako gozoki bikainak aurkeztuko dira.

Asteotan Museora doazanek Gabonetan ohikoak diran gozokiak aurkituko dabez: eskuz egindako turroiak, mazapan-iruditxoak, aingirak, girlatxea, polboroiak, mantekadak, panettoneak, gorringoak, marrons glaceak, fruta azukreztatuak txokolateagaz eta pikuak Cointreau likoreaz bustita. Urte osoko berezitasunak: Te-pastak, elurtuak, mostatxoiak, madalenak, kokadak eta zirikilote-enpanadilak. Monasterioetan egindakoak: gourmet mermeladen aukera zapore bereziakaz eta likoreak.

Alkartasunezko jarduera

Bilbao uriaren bihotzean komentuetako gastronomiaz gozatzeko aukera bikain honek parte hartzen daben komentu eta monasterioei laguntza handia emoten deutse euten sostengurako.

“Munduko jaiotzak”

Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era, azoka bisitatzeaz batera, «Munduko jaiotzak» erakusketa ikusteko aukera izango dabe Eleiz Museoko klaustrora hurreratzen diranek. Aurton, Asociación México Lindo de Bilbao dalakoak parte hartuko dau, Mexikoko “catrina” dalakoetan oinarritutako “Belen de muertos” berezia aurkeztuz.

ORDUTEGIAK: Astelehenez: 10:30etatik 13:30etara. Martitzenetik barikura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara. Zapatuz: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara. Domekaz: 11:00etatik 14:00etara.

ORDUTEGI BEREZIAK: abenduak 6 eta 7: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara. Abenduak 8: 11:00etatik 14:00etara. Urtarrilak 5: 10:30etatik 13:30etara.

ITXITA: abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1.

www.bizkeliza.org

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Eleiz Museoa