Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bihar zabalduko da Begoñako azoka
27.11.2026

Bihar zabalduko da Begoñako azoka

Begoñako azoka, misinoetan laguntzeko egiten dana, bihar, azaroak 28, zabaldu eta abenduaren 6an itxiko da. Hauxe da ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:30etara (abenduaren 6an, azken eguna, goizez bakarrik).

Misinoetarako Begoñako parrokiako taldeak misinoen aldeko azoka antolatu dau aurton be. Batu dagien dirua misinoetako lurraldeetan garatzen diharduen hainbat egitasmotarako izando ga. 

Azokaren helburuak betetzen laguntzeko, salgai dagoan zerbait erosi daiteke edo diru-laguntza emon.

Misinoen aldeko azoka Begoñan

Azoka Begoña
Aurreko ekitaldia

“Adiskide zintzoa”

Orain dala aste batzuk, Mufungaren Adiskideak fundazinoak ‘Adiskide zintzoa’ autormena emon eutsen misinoetarako Begoñako eta Abandoko San Bizente Martiria parrokietako taldeei. 

www.bizkeliza.org

Misinoetarako Begoñako taldekide batzuk orain dala aste batzuk 'Mufungaren Adiskideak fundazinoak emoten dauan 'Adiskide zintzoa' saria jaso ebenean.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Misinoak, Parrokiak