Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko eskaut taldeek Ohiko Batzar Nagusia ospatuko dabe domekaz
26.11.2026

Bizkaiko eskaut taldeek Ohiko Batzar Nagusia ospatuko dabe domekaz

Azaroaren 29an, hauteskundeen egunean, Bizkaiko eskaut mobimentuko kideak Deustuko La Salle ikastetxean batuko dira urteko batzar nagusian Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuaren datozan urteetako lan-ildoak erabakitzeko.

Bizkaiko ordezkaritzako 29 eskaut taldeetako begirale-taldeko 300 gazte bizkaitar batuko dira domekaz Deustuko La Salle ikastetxean, “eskaut mobimentuak 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteen aisialdiko heziketan erreferente izaten jarraitzeko dauan konpromisoa agertzeko”.

Ordezkariaren mandatuaren luzapena, datozan hiru urteetarako hausnarketa-egunak eta hurrengo batzar nagusiaren eguna bozkatuko dabez. 2026-2031 ekonomia-eredua be bozkatuko da eta, aldi berean, 2026-2027 kurtsorako kuota eta aurrekontua. 

Joan dan zapatuz ospatu zan Bilbon Eskaut MObimentu Katolikoaren (MSC) Batzar Nagusia:


3.000 jóvenes eskaut se darán cita en Urkiola

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Eskautak, Gazteak