Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Fair Saturday” dalakoaren inguruko alkartasunezko ekitaldiak
26.11.2026

“Fair Saturday” dalakoaren inguruko alkartasunezko ekitaldiak

Azken urteetan, sasoi honetan, Fair Saturday jarduera ospatzen da, hau da alkartasunezko jarduerak izaten dira. Hona hemen batzuk:

Fair Saturday dalakoaren inguruko lehenengo ekitaldiak datorren barikuz, azaroak 27, izango dira. Getxoko Musika-eskolako Andres Isasi abesbatzek eta Derioko Ipar-Alde abesbatzak alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe Imanol Ormazaren zuzendaritzapean. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emoteko aukera emongo dabe. Batu daiten dirua Nepalera bialduko da, uholde ikaragarrien eraginez larrialdian dagozalako eta asko diralako biktimak eta dana galdu daben familiak. Laaguntzari esker, edateko ura, janariak, aterpea eta preminazko laguntza eroango jake hango biztanleei. Algortako Hirutasun Txit Santua parrokian, 19:30etan, Vicente Ferrer Fundazinoari laguntzeko.

Pelikulako kontzertua

Bihar -azaroak 27, barikua-, Loiolako San Inazio parrokian (Algorta-Getxo), Zabalketa alkarteari laguntzeko.

Gaztelueta abesbatzak kontzertua eskainiko dau. Ahotsen harmoniaz gozatu ahal izango da, alkartzea eta ospakizuna sustatuz. Kontzertu honen bidez, Zabalketa alkarteari lagunduko jako, burutzen dauan kooperazino eta gizarte eraldaketarako lanean.

Azaroaren 28an, zapatuz, eguerdiko 12:00etan, Fundación Bilbato Talento-Gaitasun Fundazinoari laguntzeko berbaldia osptuko da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Fundazinoak Hegoalde Globaleko eguzki-egitasmo solidarioen ahalaz jardungo dau. Energia barriztagarriek alkarteei bitartekoak eskuratzeko eta aukera barriak emoteko daben egitekoa azalduko dabe. Anastasia Cherniavskayak girotuko dau ekitaldia bere musikaz

Meza Kreolea

Azaroaren 28an, zaptuz, 19:30etan, abesbatzaren musika eta musika latinoamerikarra batuko dira Getxoko Berreroslea parrokian, Ondarreta abesbatak eskeiniko dauan kontzertuan.Ariel Ramirezen «Misa Criolla» eskainiko dabe. Andoni Martinez Barandaño tenoreak parte hartuko dau eta SIT – Solidaridad Internacional Trinitaria alkarteari laguntzeko izango da.

Zaapatuz, azaroak 28, 19:45etan, Bilboko Sortzez Garbia eleizan hiru abesbatzek -Kirikiño, Erizaintza eta Lagundi- abestuko dabe alkartasunezko helburu baterako: prostituzinoan aritzen diran emakumeen alde lan egiten dauan. Askabide alkartea.

Portugalete, Bilbao, Loiu

Zapatuan, hilak 28, Itsasargi Korue, Corxa Airiños Galegos eta Doce Albor taldeek jardungo dabe Portugaleteko Loiolako San Inzaio eleizan, 20:00etan, AMEFen aldeko alkartasunezko kontzertuan. Alkarte honek Senegaleko emakumeei laguntzen deutse.

Zapatuz, azaroak 28, 20:00etan, Arraizpe, Pagasarri, Andre Berri eta Errekaldeko Abeslariak taldeen emonaldia izango da. Bilboko La Peñako Artzain Ona eleizan. Euren emonaldia Batten CLNG Hodeilargi alkartearen alde izango da.

Azaroaren 28an, zapatuz, 20:45etan, San Anton orfeoiak jardungo dau Jesusen Bihotza eleizan (jesuiten Bilboko egoitza).  Joseba Lopez Maritn zuzendariak gidatuta, Maite Olmos piano-joleak parte hartuko dau eta Sindrome de Malan alkartearen alde jardungo dabe.

Azaroaren 29an, domekaz, 12:30etan, Katarina Lamotek organo-kontzertua eskeiniko dau Loiuko San Pedro eleizan, Txorierriko Caritasen alde.

«Italiako barrokoaren oihartzunak»

Telemann Trío taldeak -Patxi García Garmilla (organoa), Emili Castelo-Branco (tronpeta eta fiskornoa) eta Susana Zabaco (soprano eta kantu-irakaslea) kontzertua eskeiniko dau Urdulizeko ANdra Mari parrokian, 12:00etan, FIRES alkartearen alde.

Italiako barokoaren aberastasun eta dotoretasunaz gozatzeko aukera izango da.

Teleman Trio Urduliz

Fair Saturday egitaraua Bizkaian: hemen.

www.bizkeliza.org

Emili Castelo-Branco, Patxi García Garmilla eta Susana Zabacok osotzen dabe domekaz Urdulizen jardungo dauan teleman Trio taldea.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika