Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Toledoko artzapezpikua, Eukaristia-gurtzaren batzarrean
26.11.2026

Toledoko artzapezpikua, Eukaristia-gurtzaren batzarrean

Betiereko Eukaristia-gurtzak urteko batzarra ospatuko dau gaur -eguena-, 19:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian.

Francisco Cerro Toledoko artzapezpikuak jardungo dau bihar Betiereko Eukaristia-gurtzak Bilbon ospatuko dauan batzarrean. “Eukaristia, fede-misterioa” goiburuaren haritik hitz egingo dau eta ekitaldian izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.

2011tik

2011ko urtarrilaren 1ean, orduan Bilboko gotzain zan On Mario Izetak inauguratu eban Betiereko Eukaristia-gurtzarako kapera, egun haretatik aurrea, Indautxuko Karmengo Ama parrokian dagoana, urteko 365 egunetako 24 orduz zabalik, boluntarioek zainduta. 

Honan emon zan bere hamargarren urteurrenaren barri:


Eukaristia-gurtza

www.bizkeliza.org

Betiereko Eukaristia-gurtzarako kapera

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: