22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon
06.01.2023

Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon

Bihar, zapatua, urtarrilak 7, 12:00etan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da abenduaren 31n hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-mezan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau Eukaristia.

Atzo, Erroman Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-meza ospatu zan egunez, Bilboko gotzainak Bizkaiko Caritasek antolatzen dauan errege-opil solidarioan parte hartu eban. Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratiak zuzenean emititu eben Plaza Barritik eta gotzaina be alkarrizketatu eben.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1611245787446378497?s=20&t=T8v4msuFYhNbOqvrwbR7bg

On Joseba Segura gotzainaren esanetan, aita santu erretiratuak “kristau pentsamenduaren ezagutza sakona izan dau eta dalako pentsamendu hori ez dau hozkailuan sartuta euki, gaur egungo errealidadera eroan izan ditu ardatz horreek”

Benedikto XVI.a aitasantutzatik erretiratu izanaren inguruan, zera esan eban gotzainak alkarrizketan: “kontserbadorea zala inoen arren, jokaera iraultzailea izan eban. Bere burua mugatuta ikusi ebanean, kargua itzi egin eban. Eta askoren kritika jaso baeban be, nire ustez jarduera hori aurrerantzean be errepikatuko da, Frantzisko aita santuak be, sasoia heltzen jakonean, gauza bera egingo dauala esan dau-eta”.

Joan dan abenduaren 31an, aita santu erretiratua hil zan egunean bertan, On Joseba Segura gotzainak adierazpen publikoak egin ebazan Benedikto XVI.aren ekarpenaren inguruan.“ez ebazan gustuko kamerak, nekeza egiten jakon irribarre egitea, halanda be, arrasto sakona itziko dau kristau pentsamenduan”.

https://twitter.com/i/status/1609161714884378624

Aita santu erretiratuaren aldeko hileta-meza bihar, zapatua, urtarrilak 7, ospatuko da Bilboko katedralean eguerdiko 12:00etan. Goian bego!

Hileta-meza atzo, Erroman

Lanbroa lagun, milaka lagun batu zan San Pedro plazan Benedikto XVI.a Aita Santu erretiratuaren aldeko hileta mezan beronen alde otoitz egiteko.

Frantzisko aita santua goizeko 9:20 inguruan heldu zan gurpil-aulkian, eta bere lekua hartu eban palkoan. Berak emon eutsan hasiera hileta-eleizkizunari, ondoan 130 kardinal, 400 gotzain eta 3.700 abade inguru ebazala alkar-meza emoten. Homilian, San Lukasen ebanjelioaren (23, 46) inguruko gogoeta egin eban, Jesusek kurutzean esan eban esaldia nabarmendua:

“Aita, zure eskuetan izten dot nire espiritua”

“Jaunak kurutzean esan ebazan azken berbak dira”, azpimarratu eban Frantziskok. “Bere azken hasperena, bere bizitza osoaren ardatz zana berresteko balio izan ebana: bere burua behin eta barriro Aitaren eskuetan jartea”.

“Parkamen eta errukia, sendaketa eta errukia, igurtzia eta bedeinkazinoa ekarren eskuak, bere burua anai-arreben eskuetan jartera bultzatu ebenak”.

Hilkutxa Benedikto XVI.aren gorpuagaz

Hilkutxa Benedikto XVI.aren gorpuagaz

 

 

Artaldea maite eta Jaunaren atzetik jarraitzen dauan artzaina

Aita Santuak Jaunaren atzetik jarraitzen dauan artzainaren ezaugarriak azaldu ebazan hiru emote aitatuz:

Esker oneko emotea, Jauna eta bere herria zerbitzatzeko, doako doea onartzetik datorrena.

Emote otoizlaria, isiltasunean , artzinak aurre egin behar deutsen bidekurutze eta kontraesanen artean, eta artaldea larratzeko deian eratzen dana.

Misinoan beti zain dagoan Espirituaren kontsolamenduak eutsitako emotea.

Mons, Gänsweinek Benedikto XVI.aren hilkutxari muin emon eutsan Basilikaren aurrealdera heldu zanean.

Mons, Gänsweinek Benedikto XVI.aren hilkutxari muin emon eutsan Basilikaren aurrealdera heldu zanean.

 

 

`Santo Subito´

Ospakizunaren amaieran, txalo eta oihuak entzun ziran plazan: “Santo subito”, inoen. Aurreko aita santua, Joan Paulo II.a, hobiratu eben lekuan hobiratu eben Benedikto XVI.a (Iturria: vatican news)

GAUR, JAUNAREN AGERKUNDEAREN EGUNEZ, GOTZAINA BURU IZANGO DA SANTIAGO KATEDRALEAN EGUERDIKO 12:00etan OSPATUKO DAN EUKARISTIAN. WEB ORRIALDE HONEK ZUENEAN EMONGO DAU ELEIZKIZUNA.

Benedicto XVI