22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pedro Saez, Barri Ona jente xumearengana eroateaz arduratu zan abadea hil da
23.01.2023

Pedro Saez, Barri Ona jente xumearengana eroateaz arduratu zan abadea hil da

Domingo Pedro Saez Sola joan dan zapatuz, urtarrilak 21, hilzan Bilbon, 91 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur -astelehena- ospatuko da, 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

Pedro Saez Bilbon jaio zan 1931ko maiatzaren 15ean eta Salamancan egin zan abade, 1958ko apirilaren 5ean. Teologian lizentziaduna Salamancako Pontifize Unibertsitatean (1958) eta Filosofia eta Letretan, Madrileko Unibertsitate zentralean (1975), sasoi horretako eta Ekintza Katolikoko taldeetan eta gazteen mobimentuan bizi izandakoaren oroitzapen onak ebazan. Hainbat urte emon ebazan Eleizbarrutitik kanpo eta itzulreran Areetako Santa Ana parrokian jardun eban.

Azken urteetan, Bilbon bizi zala, Abandoko San Bizente Martiria parrokian lagundu izan dau eta bertan ospatuko da gaur bere hileta. 

Pedro Saez

Barri Ona jente xumearengana eroana

Alfredo Lopez abadea beragaz egon zan Areetako Santa Ana prrokian. Beronek egingo dau homilia gaur arratsaldeko ospakizunean, nahiz eta, Alfredok berak dinoanez, “homilia Pedrok berak egingo dau, izan be gordeta eukazan bere homilia guztiak eta honeek jasoten dituan pendrivea emon eustan behin baten”. Alfredok bat aukeratu eta moldatu egin dau, eta horixe entzungo dabe hiletara doazanek. 

Afredo eta Pedro adiskide egin ziran Areetan egon ziranean, eta bizitza osoan eutsi izan deutse adiskidetasun hori. Alfredoren esanetan, kide lez, “oso jatorra” izan zan eta sentiberatasun handia eban jenteagazko hartu-emonean: “homiliak kontu handiz egiteaz arduratu zan, Barri Ona jente xumearentzat ulergarri eginez eta eurei eroanez”. Urte luzez zaindu ebazan gurasoei eta parrokiari eskaini eutsen arreta, hemen helduen heziketarako hainbat talderi lagunduz. Erretiratu ondoren, astean behin eliztar izan ebazanak bisitatzen ebaazan eta gauza txikietan laguntzen eban.

Senitartekoa

Imanol ilobaren esanetan, Pedro senitartekoa eta gertukoa zan, “gehien gustatzen jakona, familiagaz egotea zan. Asko gozatzen eban”. Imanol osabarengandik gertu egon da azkeneraino eta, azaldu dauanez, “oso modernoa zan, pedrok Eleizaren ikuspuntu modernoa eban, Frantzisko aita santuaren ildo berekoa. Aurreratua zan ideietan”.

Kide ona

Bizitzako azken aldian, Pedro San Bizente abade-etxean bizi izan zan. Juan Miguel Zuñiga abade-lagunak, hantxe ezagutu izan dau. Bere esanetan, kide ona izan zan, jenteari begirune handia eutsan eta ez eban sekula inogaz liskarrik izan, “jenteak asko maite eban eta berak asko maite eban bere familia. Familia oso batuta egoan”.

91 urte bete arte, Pedro ondo egon da osasunez, baina azken hilabeteak zailak izan dira beretzat, oso makal egon dalako, Honako honegaz batera jarritako argazkian, azken urtebetetzeko tartako kandelak itzaltzen ageri da.

Pedro Saez

Goian Bego!!! Egun handira arte!!!