05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hilabete, Eleizbarrutian Egitasmoari lotutako ekintzak batera jarteko
23.01.2023

Hilabete, Eleizbarrutian Egitasmoari lotutako ekintzak batera jarteko

Eleiz eremu bakotxean zehaztu diran ekintzen iraulketaren amaierarako hilabete falta danean, Egitasmorako batzorde teknikoak esker ona adierazo eta parte hartzera deitu dau. Lekuan lekuko jardueran Eleizbarrutian batera jarri ondoren, aitatutako batzordeak proposamen guztiak batuko ditu, beranduago agiria Gotzain Kontseiluan aurkezteko.

Bilboko Eleizbarrutian, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa aldi barrian sartu da.

Urtarrilaren 10ean zabaldu zan bultzatzen ari diran ekintzak eta datozan urteetan garatu gura dabezanak batu dabezan eleiz errealidadeek guzti horreek batera jarri daiezan Eleizbarrutian. Itzultzeko epea otsailaren 22an, Hausterre Egunez, amaituko da.

Esker ona Batzorde Teknikotik

Hilabeteren faltan, Egitasmorako Batzorde Teknikotik esker ona adierazo gura dabe gogoetagaitik eta proposamenak zehazteagaitik. Orain, “beste ahalegintxo bat” eskatzen dabe, hau da, zehaztutako ekintza horreek batera jartea.

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egin ez dabenei, egiteko esaten deutse, “aukera ona izan daitekelako lekukotasuna emoteko (lekuan lekuko) eta Bizkaian dan Eleizaren jarduerak hamaika kolorez (mila kolore) osatutako gizarteari gehitzeko”. 

Ekintzak itzuli

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketatik ataratako ekintzak jasotzeko orria prestatu da Eleizbarrutiko webean (www.bizkeliza.org). Bertan jasoko dira bultzatzen ari diran eta bultzatuko dabezan ekintzak eta bakotxari lotutako jarduerak.

Galdeketaren amaieran, gogoeta-prozesuaren eta erabilitako lagungarrien balorazinoa egitea eskatzen da.

Ekintzak batera jarteko orria: hemen.

Kartak Egitasmoa lantzeko

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari bitarteko barria erantsi jako agertzera emon eta lantzeko: karta-sorta. Errealidade bakotxak bide-orri barrian proposatzen dan guztitik zer egingo dauan erabagitzeko, karta-sorta prestatu da. Lau palo ditu (erronka bakotxeko bat) eta hamabi karta palo bakotxeko. Hainbat eleiz errealidadetan baliatu dira kartez ekintzak zehazteko. Orain, aldi barri honetan, dalako ekintza horreek batera jarriko dira web orrialde honetan.

Lau paloz (erronka bakotxeko bat) eta palo bakotxeko hamabi kartaz osatutako karta-sortaz baliatzeko aukera izango da.
Lau paloz (erronka bakotxeko bat) eta palo bakotxeko hamabi kartaz osatutako karta-sorta eskuragarri da.
Algunos miembros de la Comisión Técnica del Plan en una reunión