22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Emakumeek arrantza-arloan daben egitekoa aldarrikatu eta agertu dau Labayruk
27.01.2023

Emakumeek arrantza-arloan daben egitekoa aldarrikatu eta agertu dau Labayruk

Labayru Fundazinoak "Gu be bagara itsasoa / Nosotras también vivimos de la mar" egitasmoa aurkeztu dau gaur -barikua-, Bilboko Itsasmuseumean. Lan honen bitartez,"emazte eta ama izateaz gainera", itsasoko emakumeek daben garrantzia erakutsi gura dabe. BIngen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak, Akaitze Kamiruaga lanaren egileak eta egitasmo hau garatzeko informazinoa emon dauan hainbat lagunek parte hartu dau, besteak beste, ekitaldian. 

Ikerketan, Bizkaiko kostaldeko herrietako 20 barriemoile alkarrizketatu dabez. Hiru belaunalditako pertsonak dira eta euren lekukotasunak eta bizipenak kontuan hartuta osatu da lan hau. Labayru Fundazinoaren egitasmo hau euskarri bitan aurkezten da: 165 orrialdeko liburua eta 12 ikus-entzunezko. Ondorengo estekan kontsultatu daitekez:

             Aurkezpenean azaldu dabenez, emakumeen lana gizonezkoen lanaren osagarri izan da, baina baita funtsezko eta ezinbesteko be portuko ekoizpen-katean. Izan be, arraina portura iristean, emakumeek egin izan dabez lan gehienak: “emakumeok izaera sendoa izan dabe, baina izan dabezan lanbideek ez dabe merezitako ikusgarritasunik izan eta bigarren mailan geratu behar izan dabe. Horregaitik, Labayru Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, emakumeon lanaren garrantzia erakutsi, euren bizimodua ezagutzera emon eta egindako ahaleginaren garrantzia nabarmendu gura dau”.

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_290_urtarrilla_enero_/24