25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Emakumeek bultzatzen dabez familiak eta alkarteak”
27.01.2023

“Emakumeek bultzatzen dabez familiak eta alkarteak”

Maquita Cushunchic (MCCH) Fundazinoak Bilbon azaldu ebazan atzo bere egitasmoak. Marina Sampedro eta Mª Jesus Perez Makita Fundazinoko kideek egin eben aurkezpena Somorrostro ikastegiko ikasle-talde baten eta euren irakasleen Kidendako laguntzaileen eta Bidezko Merkataritzaren inguruan jakin-mina daben lagunen aurrean. Euren esanetan, "Bidezko Merkataritza ez da erostea eta saltzea bakarrik, apustua, filosofia, bizimodu jakin bat baino eta bakarrik kontsumoa eta bazterketa dakarzan kapitalismoaren aurkako oinarri batzuk aldarrikatzen ditu":

Maquita Fundazinoak 38 urte beteko ditu eta izenak berak islatzen deusku bere sena: kitxuan, EMON DEIOGUZAN ESKUAK ALKARRI esan gura dau. Ekuadorrek dituan 24 probintziatik 18 probintziatako 547 erakundetako 5.300 kideren eskutik saiatzen da arlo guztietara heltzen duintasunez bizitzen laguntzeko.

Maquita

Eta sustatu gura da bizimodu horren oinarria, hainbat jardunbideren bidez garatzen dan ekoizpen jasangarria da: agroekologia asko landu, uraren gizarte kudeaketa, nekazal-ekoizpena, artisau-ekoizpena, gizon eta emakume gidarien prestaketa eta laguntza teknikoa eta nekazaritza eta artisautza oinarrian dituan turismo-lerroa, izan ere, euren kultur aberastasuna itzela da.

Atzo, Kidendaren denda/egoitzan ospatu zan saioaren amaieran, Bidezko Merkataritzak ekoizleen bizitzan zenbaterainoko eraginkortasuna dauan galdetu eben bertaratutakoek. Erantzun batek uxatu ebazan eraginkortasunaren inguruko zalantza guztiak. Txokolatea merkaturatzen daben enpresa handiek azken kontsumitzaileak ordaintzen dauan guztizko prezioaren %5a baino gitxiago ordaintzen deutse ekoizleari. Bidezko Merkataritzak, guztizko prezio horren %87 ordaintzen deutso.

Maquita
Marina Sampedro y Mª Jesús Pérez, durante su intervención de ayer en Kidenda