01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Gotzainak Itaka-Eskolapioen eskutik egingo dan Bakearen aldeko ibilaldian parte hartuko dau
27.01.2023

Gotzainak Itaka-Eskolapioen eskutik egingo dan Bakearen aldeko ibilaldian parte hartuko dau

ITAKA-Eskolapioek antolatuta, bihar -urtarrilak 28, zapatua- "Bakearen aldeko ibilaldiaren" 39. ekitaldia ospatuko da, "Bakearen aldeko asteari" amaiera emonez. Astean zehar, hainbat jarduera garatu dabe kurtso eta adinka banatuta, "bakearen eta indarkeriarik ezaren balioak sustatzeko". Ibilaldia ikastetxean hasiko da eguerdiko 12:00etan eta aurton On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak be parte hartuko dau. Ikastetxetik Moyua plazara iritsiko dira Errekalde zumardia zeharkatuz eta handik, Kale Nagusitik, Arriaga antzokiaren inguruko plazara joko dabe.

Urtero, ITAKA-Eskolapioek hainbat jarduera antolatu dabe urtarrilaren 30aren, Gandhiren heriotzaren urteurrenaren eta Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Nazinoarteko Eskola-egunaren inguruan. Hain zuzen be, ikastetxean, “bakearen aldeko lehenengo globada” baino urte bi aurretik hasi ziran “bakearen aldeko astea ospatzen. Globoak askatzeko ekitaldi horren xedea, ikastetxean bertan aurreko astean garatutako jardueretan umeek adierazotako bake-eskariak kalera ataratea zan. Beste hainbat ikastetxek egin eban bat Eskolapioen eskolaren inguruan, jai-giroan egiten zan manifestazino txiki haregaz eta ibilbidea Arriagaraino luzatu zan.

Bakea eginkizun

“Ahots bakarra, hamaika aldaketa” goiburuaren haritik, hauxe nabarmendu gura dabe: “BAKEA egiteko ordua da eta Giza Eskubideak testuinguru guztietan baloratzeko eta gauzatzekoa; gure inguruan bake-giroaren alde egiteko eta ozeh ahoskatuz lortzeko ezinbesteko dan lekuetan”.

Astean zehar, eskolako geletan zein Itaka-Eskolapioen taldeetan, hainbat jarduera hezigarri garatu izan dabe: hemen.

https://youtu.be/14hSLSIyHDY