22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleiz Museoko “Nai de Door” Bakardadearen Ama Birjina Galiziara doa
10.03.2023

Eleiz Museoko “Nai de Door” Bakardadearen Ama Birjina Galiziara doa

Asoreyren "Nai de Door" Bakardadearen Ama Birjinaren irudia -Eleiz Museoaren bildumakoa- bere egilearen lurraldera eroan dabe, Arte Garaikidearen Vigoko Museoan (MARCO) dagoan "Laxeiro eta bere gaaiko artea" erakusketan ikusgai jarteko.

MARCO, Arte Garaikidearen Vigoko Museoak, amaiera emongo deutso ‘Laxeiro urteari’ LAXEIRO eta bere garaiko artea erakusketagaz. Museioak berak ekoiztu dau erakusketa, arduradunen esanetan, “eztabaidarako proposamena eginez. Artistaren margolanen eta beste artista garaikide batzuen lanen arteko hartu-emona nabarmentzen da, bere garaiko artearen testuinguruan ikertzea ezinbestekotzat joteaz batera”. Asoreyren (1889-1961) “Nai de Door” irudia egongo da ikusgai, besteak beste. Francisco Asorey eskultore galiziarra, XX. gizaldiaren hasierako Espainiako eskultorerik barritzaileena izan zan askoren ustez.

Lehenengo aldiz, bere artelanik esanguratsuenak ikusi ahal izango dira beste hainbat artistaren lanakaz batera. JJosé Otero Abeledo “Laxeiro” artistak (Donramiro – Lalin. Pontevedra, 1908ko otsailak 23 – VIgo, 1996ko uztailak 21) arretaz befiratzen ebazan edo begiradaren bidez alkarrizketan jarduteko erreferentziak emoten ebezan artelanak. 

Nai de Door. Asorey