Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 2026-01-28
Miércoles
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, IIIEvangelio y Lecturas de 28-01-2026
MONCIÓN DE ENTRADA
Anai-arrebok, ondo etorriak ospakizun honetara. Gaur, Jainkoaren Hitza gure bihotzetan ereingo da. Prestatu dagigun geure buruak Jainkoak gura dituan frutuak emoteko. Jarrera honegaz ekingo deutsagu ospakizunari, zutunik eta abestuz.
DAMU OTOITZA
Jarri dagigun gure bihotza Jainkoaren eskuetan eta eskatu dagigun parkamena gure pekatuengaitik.
- Sarritan zuzentasunetik eta Zuregana garoazan bidetik aldendu egiten garalako. ERRUKI, JAUNA.
- Sarritan, Jainkoak emondako bokazinoari behar dan lez erantzuten ez deutsagulako. KRISTO, ERRUKI.
- Sarritan gure adiskide zarala ahaztu dogulako. ERRUKI, JAUNA.
Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua eta gure pekatuak parkaturik eroan gagizala betiko bizitzara. Amen.
OHARRA LEHENENGO IRAKURGAIARI
Davidentzat ez zan nahiko izan Jainkoaren Kutxa Jerusalemera ekartzea. Erlejino-senak bultzatuta eta tribu guztien batasun politikoa bilatuz, tenplua eraiki nahi izan eutson Jainkoari, Natan profetari jakinarazo eutson lez. Samuelen bigarren liburutik hartutako irakurgaian, Jainkoak profetaren bidez emongo deutsan erantzuna entzungo dogu. Arretaz entzun dagigun.
OHARRA EBANJELIOARI
Gaur, Markosen Ebanjelioaren laugarren kapitulua hasiko dogu. Gaurtik aurrera, Jesusek Jainkoaren Erreinua zelakoa dan azaltzeko erabili ebazan bost parabola entzungo doguz, gaur, hain zuzen be, ereilearen parabola. Zutunik, abestuz prestatu gara Barri Ona entzuteko.
JAINKOAREN HERRIAREN OTOITZA
Gure makaltasun eta leialtasunetatik harago, Jainkoa ez da sekula nekatzen gugaz egindako ituna barritzeko. Eskatu deiogun bere maitasuna onartzeko grazia eta zuzendu deioguzan gure eskariak.
1. Mezarik ez dagoan herrialdeetan eleizak eraikitzen dabezanen alde. Adi egon daitezala Eleizaren tradizinoaren eta fededunen eskarien aurrean, eta agintarien laguntasuna izan dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
2. Aita santuaren, gotzainen, abadeen eta diakonoen alde. Jainkoaren maitasunezko agerpenak sendotu dagizala eta bihotzez zaindu eta gidatu dagiela euren ardurapean jarritako artaldea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
3. Agintarien alde. Zuzentasun eta arduraz jardun dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
4. Bizilekurik ez daukienen edo galtzeko zorian dagozanen alde. Agintariek defendatu dagiela gizon eta emakume guztiek bizilekua izateko daben eskubidea eta bizilekurik ez dabenen egoera hobetzeko legeak egin dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
5. Hildakoen alde. Davidi agindutako atsedenaz gozatu dagien eta euren otoitzen bidez Eleizari eutsi deioen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, beti zure maitasuna izango dogula esan zeunskun eta zure Hitzean sinisten dogu. Uste hori gure bihotzetan sustraitu eta suspertu daitela eta gure otoitzetan bizia eta indarra aurkitu dagizala. Jainko eta Errege bizi zara-eta gizaldi eta gizaldietan. Amen.
IRAKURGAIA 1
Ondorengo bat emongo deutsut, eta sendotu egingo dot haren erreinua.
Samuelen bigarren liburutik
2 Sm 7, 4-17
Gau haretan bertan Jaunaren berbea etorri jakon Natani: «Zoaz eta esaiozu nire morroi Davidi: "Hau dino Jaunak: Zuk eregi behar al deustazu etxea, nire bizileku izan daiten?
Ez naz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak Egiptotik atara nituenetik gaur arte; bizilekutzat oihal-etxola nebala ibili naz. Israeldar guztiekin batera ibili izan nazan bitartean, eskatu al deutset inoiz Israelgo buruzagiei, nire herri Israel zaintzeko agindu neutsenei, Niretzat zedrozko etxerik egiteko?"
Orain, bada, esaiozu nire morroi Davidi: Hau dino Jaun ahalguztidunak: Neuk atara zindudazan larreetatik, artaldeen atzetik, nire herri Israelen buruzagi izan zeintezan. Zeugaz izan nozu, ibili zaran alde guztietan. Neuk hondatu deutsudaz aurrean jarri jatsuzan arerio guztiak eta Neuk emongo deutsut lurreko handikiena lango izen handia. Leku bat emongo deutsat neure herri Israeli: han landatuko dot, bertan biziko da eta ez dau aurrerantzean estualdirik izango. Gaizkileek ez dabe zapalduko antzina lez, neure herriaren gain buruzagiak ipini nituenean lez. Bakea emongo deutsut arerio guztiekin. Errege-ondorengotza emongo deutsula jakinarazoten deutsu Jaunak.
Zeure egunak bete eta zeure gurasoekin atseden hartuko dozunean, ondorengoa emongo deutsut, zure erraietatik ataratakoa, eta sendotu egingo dot haren erregetza. Harek eregiko deutso etxea nire izenari, eta Nik betiko sendotuko deutsat tronua. Aita izango nau harek Ni, eta seme izango dot Nik ha. Txarto jokatzen badau, gizakiek erabili ohi daben makilaz eta zigorrez zuzenduko dot. Baina ez dot neure onginahia harekandik kenduko, Saulegandik kendu neban lez, neure aurretik baztertu egin neban-eta ha. Zure etxeak eta zure erregetzak betiko iraungo dabe nire aurrean, eta zure errege-aulkiak sendo iraungo dau beti"».
Ikusikarian adierazo jakon guztia esan eutsan Natanek Davidi.

SALMOA
Sal 88,4-5.27-28.29-30
R/. Gordeko deutsat beti nire maitasuna.
Ituna egin dot neure hautatuagaz,
David neure morroiari zin eginez:
«Sendo ezarriko dot betiko zure errege-jatorria,
Gizaldiz gizaldi eregiko zure errege-aurkia». R/.
Harek dei egingo deust: Zu nire aita,
nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea.
Eta Nik neure lehen-seme egingo dot,
lurreko erregeen artean goren. R/.
Beti gordeko deutsat neure maitasuna,
sendo eutsiko Haregaz dodan itunari.
Betiko ezarriko dot haren errege-jatorria,
zerua baizen iraunkor egingo haren errege-aurkia. R/.

EBANJELIOA
Urten eban ereileak ereitera.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 4, 1-20
Aldi haretan, Jesus barriz ere irakasten hasi zan itsasertzean. Eta hainbeste jente batu jakonez ondora, uretan egoan txalupa batera igon eta bertan jesarri zan. Jente-taldea, barriz, lehorrean egoan, itsasbazterrean. Gauza asko irakatsi eutsen parabola bidez berba eginez. Honan ziharduan eurekin bere irakatsaldian:
«Entzun! Behin batean, urten eban ereileak hazia ereitera. Ereitean, ale batzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri eta jan egin ebezan. Beste batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik ez zan lekuan, eta azaleko lurra izanik, bat-batean erne zan; baina eguzkiak jo orduko, erre egin zan eta, zuztarrik ez ebalako, ihartu.
Beste ale batzuk sasi artean jausi ziran, eta sasiek, haztean, ito egin eben hazia eta ez eban fruturik emon. Gainerakoak lur onean jausi ziran, eta erne, hazi eta frutua emon eben: bateko hogeita hamar, hirurogei nahiz ehun». Eta ohar hau egin eutsen Jesusek: «Entzuteko belarririk dauanak, entzun begi!
Bakarrik gelditu ziranean, Hamabiakaz batera Beragaz ebilzanek parabolen esanahiaz itaundu eutsoen Jesusi. Eta Honek esan eutsen: «Zuei emon jatzue Jainkoaren erreinuaren misterioa ezagutzea; kanpokoei, ostera, dana parabola bidez emoten jake, Liburu Santuak dinoena bete daiten: ikusten dabe, bai, baina ohartzen ez; entzuten dabe, bai, baina ulertzen ez; holan, ez dira Jaunagana bihurtzen eta ez jake parkatzen».
Eta esan eutsen gainera: «Parabola hau ez dozuela ulertzen? Zelan ulertuko dozuez, bada, beste parabola guztiak?
Ereileak berbea ereiten dau. Berbea ereitean, batzuk "bide-bazterra" lez dira: entzun baizen laster, Satanasek etorri eta hareekan erein dan hitza kendu egiten deutse. Beste batzuk "harri artea" lez dira: berbea entzutean, bat-batean pozik hartzen dabe; baina zuztar bakoak eta iraupen gutxikoak izanik, berbea dala-eta estutasun nahiz erasoaldiren bat sortu orduko, huts egiten dabe. Beste batzuk, barriz, "sasi artea" lakoak dira: entzuten dabe berbea, baina mundu honetako ardurak, diru-gosea eta bestelako grinak nagusitzen jakez eta hitza ito egiten deutsee, frutu barik itziz. Eta hona nor diran "lur ona" lakoak: berbea entzun, onartu eta frutua emoten dabenak: bateko hogeita hamar nahiz hirurogei nahiz ehun».

JARRAIPENA