25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 01-01-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Navidad, I
Evangelio y Lecturas de 01-01-2023

IRAKURGAIA 1

Honan aitatuko dabe nire izena israeldarren gainean, eta Nik bedeinkatuko ditut.

Zenbakiak liburutik
Zen 6, 22-27

Honan berba egin eutsan Jaunak Moisesi: «Esaiezu Aaroni eta haren semeei:
Honan bedeinkatuko dozuez israeldarrak:
"Bedeinkatu zagizala Jaunak eta zaindu.
Agertu deizula Jaunak aurpegi argia,
eta errukitu daitela zutaz.
Erakutsi deizula Jaunak aurpegi gozoa,
eta emon bakea".
Honan dei egingo deutsoe nire izenari israeldarren alde, eta Nik bedeinkatu egingo ditut».

IRAKURGAIA 2

Bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa.

San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako gutunetik
Ga 4, 4-7

Senideok: Sasoia bete zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa, legepeko egina, legepean ziranak erostera, guk seme-alabatzakoa hartu gengian. Eta seme-alaba zareenaren seinaletzat bere Semearen Espiritua bialdu dau Jainkoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!» deika diharduana. Beraz, aurrerantzean ez zara morroi, seme baino, eta seme bazara, baita oinordeko ere, Jainkoari esker.

SALMOA

Sal 66, 2-3. 5. 6 eta 8

R/. Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gagizala.

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gagizala,
agertu deiogula aurpegi alaia;
ezagutu dagien lurrean zure bidea,
herri guztietan Zugandiko salbamena. R/.

Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazu-eta izadia;
zintzo dozuz-eta gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak. R/.

Ene Jainko, ospatu zagiezala herriek,
ospatu zagiezala herri guztiek.
Jainkoak bedeinkatu gagizala,
lur-bazter guztiek bildur deutsoela. R/.

EBANJELIOA

Han aurkitu ebezan Maria, Jose eta umea. Zortziurrena bete zanean, «Jesus» ezarri eutsoen izena.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 2, 16-21

Aldi haretan, artzainak lasterka joan ziran, eta han aurkitu ebezan Maria eta Jose eta umea askan etzunda. Ikusi ebenean, jakinazo eben ume haretaz esan jakena.
Entzun eben guztiak harrituta gelditu ziran artzainek esaten ebenagaz. Mariak, barriz, gogoan jasoten zituan gauza guzti honeek, bere bihotzean hausnartuz.
Eta artzainak Jainkoari aintzaka eta goraka bihurtu ziran, entzun eta ikusi ebenagaitik; dana aingeruak esanda lez jazo jaken
Jaio eta zortzi egunera umea erdaindu ebenean, «Jesus» ezarri eutsoen izena, sabelean sortu aurretik aingeruak esan eban lez.