Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 03-07-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XIIIEvangelio y Lecturas de 03-07-2022
IRAKURGAIA 1
Ibaia lez isuriko dot haren gainera bakea.
Isaias Profetearen liburutik
Is 66, 10-14c
Poztu zaiteze Jerusalemegaz,
alaitu beragaz, maite dozuen guztiok!
Izan orain beragaz zoriontsu,
haregaitik dolu egin zenduenok!
Asetzeraino edango dozue haren bular gozotik,
atseginez zurrupatuko haren bular oparotik.
Izan ere hau dino-eta Jaunak:
«Ibaika ekarriko deutsat Jerusalemi zoriona,
erreka betean nazinoen ondasuna.
Bularra emongo deutsuee, altzoan eroango
eta magalean gozatuko.
Amak umea kontsolatzen dauan lez,
holantxe kontsolatuko zaituet Nik;
bai, Jerusalemen kontsolatuko zaituet.
Hau ikustean, poztuko jatzue bihotza,
bedar barria lez loratuko dira zuen hazurrak,
eta Jaunak bere ahalmena agertuko deutse bere zerbitzariei».

IRAKURGAIA 2
Jesusen ezaugarriak nire gorputzean daroadaz.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako gutunetik
Ga 6, 14-18
Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoak libratu nagiala harrotzetik, Jesu Kristo gure Jaunaren kurutzean izan ezik; Kristo kurutzean hil zan ezkero, mundua hilda dago niretzat eta ni munduarentzat. Izan ere, erdaindua nahiz erdainbakoa izateak ez deutso ardura; balio dauana sorkari barri izatea da.
Bakea eta errukia arau honi lotuak bizi diranei, baita Jainkoaren Israeli ere! Hemendik aurrera ez deidala inork nekerik emon: Jesusen zauri-markak neure gorputzean daroadaz-eta nik.
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuen espirituagaz. Amen.

SALMOA
Sal 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20
R/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.
Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,
egin eresi Haren izen ederrari,
emon goralpen eder Berari.
Esan Jainkoari: «Zuk eginak bai dirala harrigarriak!» R/.
Ahuspeztu bedi lur osoa zure aurrean eresi eginez,
zure izenari eresi eginez.
Zatoze eta ikusi Jainkoaren lanak,
harritzeko dira-eta gizakiakaitik egin dituanak. R/.
Itsasoa lehor bihurtu dau,
oinez igaro dira ibaiaren erditik;
beraz, poztu gaitezan Haregaz.
Nagusi da ahal izatez betiko. R/.
Zatoze eta entzun, Jainkoaren bildur zareenok,
esango deutsuedaz nire alde Harek eginak.
Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta uxatu nire eskaria,
ez deust-eta ukatu bere grazia. R/.

EBANJELIOA
Euren ganean geldituko da zuen bakea.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 1-12. 17-20
Aldi haretan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bialdu ebazan binaka, Bera joatekoa zan herri eta leku guztietara.
Eta esan eutsen: «Uzta ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bere uztara. Zoaze, bildotsak otso artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.
Edozein etxetan sartzen zareela, esaizue lehenengo: "Bakea etxe honetakoei!" Eta han bakezalerik bada, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, barriz, zuen bake barik geldituko dira. Gelditu zaiteze etxe berean; eta jan eta edan daukenetik, zor jako-eta langileari bere saria.
Ez ibili etxerik etxe.
Herriren batean sartu eta ondo hartzen bazaituee, jan jarten deutsueenetik, osatu bertako gaixoak eta esaiezue: "Hurrean dozue Jainkoaren erreinua".
[Baina herriren batean sartu eta onartzen ez bazaituee, urten plazara eta esan: "Oinetan josi jakun zuen herriko hautsa ere hor astintzen deutsuegu. Dana dala, jakizue hurrean dala Jainkoaren erreinua".
Hona nik esan: auzi-egunean Sodomak zigor bigunagoa izango dau, herri harek baino».
Hirurogeita hamabi ikasleak pozez beterik bihurtu ziran, eta esan eutsoen Jesusi: «Jauna, deabruak ere menpean jarten jakuz zure izenean».
Jesusek erantzun eutsen: «Tximistea lez zerutik jausten ikusi dot Satanas. Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta arerioaren indar guztiak menperatzeko ahalmena emon deutsuet, eta ezin izango deutsue ezerk ere kalterik egin. Holan ere, ez poztu espirituak menpean jarten jatzuezalako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik dagozalako».]