04-10-2024 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 04-02-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, III
Evangelio y Lecturas de 04-02-2024

IRAKURGAIA 1

Goizetik gaueraino hor nabil batera eta bestera.

Joben liburutik
Jb 7, 1-4. 6-7

Egun hareetan, honan berba egin eban Jobek:
«Burrukea da gizakiaren bizitza lurrean,
langilearenak lakoak haren egunak.
Esklaboak lez, kerizpea gura dau,
langileak lez, soldatea itxaroten;
baina nire zoria etekinik bako hilabeteak dira,
gau nekagarriak dagokidaz.
Oheratu orduko, esaten deutsat neure buruari:
"Noiz jagiko ete naz?"
Amaibakoa egiten jat gaua,
jirabiraka egunsentira arte.
Ehuleen anezka-tresna baino arinago doaz nire egunak,
amaitzear dagoz, haria amaitzean lez.
Gogoan izan, ene Jainko, nire bizitza arnasaldi bat dala,
nire begiek ez dabela barriro zoriona ikusiko».

IRAKURGAIA 2

Errukarri ni, Ebanjelioa zabaltzen ez badot.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ko 9, 16-19. 22-23

Senideok: Barriona iragarten dodala eta, ezin naz harrotu; ezinbestean dagokidan eginbeharra dot-eta hori, eta errukarri ni, Barriona iragarriko ez baneu!
Barriona neure gogoz iragarriko baneu, mereziko neuke saria; baina nik gura izan barik ezarri deusten eginkizuna beteten badihardut, zer sari zor jat orduan? Hauxe bakarrik: Barriona dohairik iragartea, Barrionaren zerbitzutik jatorztazan eskubideez baliatu barik.
Guztiz libre nazan arren, guztien esklabo egin naz, ahalik jente gehien Kristorentzat irabazteko. Makal diranakaz makal egin naz, makalak irabazteko. Guztiakana ahalik eta gehien egokitzen ahalegindu naz, zelan edo halan batzuen batzuk salbatzeko. Eta guztia Barrioanagaitik egiten dot, Barrion horretan neuk ere parte izan dagidan.

SALMOA

Sal 146,1-2.3-4.5-6

R/. Goratu egizue Jauna,bihotz-urratuak osatzen dituana.

Bai eder gure Jainkoa kantuz ospatzea,
bai gozo Ha doinu eztiz goratzea!
Jaunak dau Jerusalem barriro eregiten,
Israelgo erbesteratuak batzen. R/.

Bihotz-hautsiak ditu osatzen
eta hareen zauriak lotzen.
Izarren kopurua finkatzen dau
eta bakoitzari bere izena emoten. R/.

Handia da gure Jauna, guztiz indartsua,
haren jakituria neurri bakoa.
Jaunak zutik eusten deutse umilei,
lurreraino jaurtiten ditu gaiztoak. R/.

EBANJELIOA

Harek asko osatu zituan era guztietako gaitzetatik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 29-39

Aldi haretan, Jesus sinagogaitik urten eta Simon eta Andresen etxera joan zan zuzenean, Santiago eta Joanegaz. Simonen amaginarrebea oheratuta egoan sukarragaz; bat-batean, haretaz berba egin eutsoen Jesusi. Joan jakon Jesus ondora, eskutik hartu eta jagiazo egin eban. Sukarrak alde egin eutsan, eta zerbitzen hasi jaken.
Arratsaldean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eroan eutsoezan Jesusi. Herri guztia batu zan atarian. Eta harek gaixo asko osatu zituan, edozein zala ere hareen gaitza, eta deabru asko bota. Deabruei ez eutsen izten berbarik egiten, baekien-eta nor zan.
Goizean goiz, oraindino ilun egoala, Jesus herritik urten eta bazter bakarti batera joan zan; han otoitzean jardun eban. Simon eta lagunak Jesusen bila hasi ziran eta, aurkitzean, esan eutsoen: «Jente guztia zure bila dabil».
Harek, ostera, erantzun: «Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horreetan ere Barriona iragartera, horretarako urten dot-eta». Holan, Galilea guztitik zehar ibili zan, hango sinagogetan Barriona iragarten eta deabruak botaten.