Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 04-06-2023
Domingo
Beste egun batzuk
, Evangelio y Lecturas de 04-06-2023
IRAKURGAIA 1
Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua.
Urteera liburutik
Ur 34, 4b-6. 8-9
Egun hareetan, goizean goiz, harlosa biak harturik, Sinai mendira igon eban Moisesek, Jaunak agindu eutsanez.
Orduan, Jauna hodeian jaitsi zan, eta Moisesegaz gelditu. Moisesek Jaunaren izenari dei egin eutsan. Moisesen aurretik igaro zan Jauna, honan oihu eginez: «Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua, hasarregaitza eta ondoguraz eta leialtasunez betea!»
Bat-batean, lurreraino ahuspeztu zan Moises eta esan eban: «Jauna, gogoko banozu, zatoz, arren, gugaz! Herri hau burugogorra da, bai; baina parkatu Zuk gure gaiztakeriak eta pekatuak, eta hartu gagizuz zeure ondaretzat».

IRAKURGAIA 2
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna.
San Paulo apostoluak Korintoarrei egindako bigarren eskutitzetik
2 Ko 13, 11-13
Senideok: Poztu zaiteze, ahalegindu oso-osoak izaten eta izan adorea; izan iritzi bereko eta bizi bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.
Agurtu egizue alkar musu santuaz. Fededun guztiek agurtzen zaituee.
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin guztiokin.

SALMOA
Dn 3, 52. 53-54. 55-56
Bedeinkatua Zu, Jauna, gure gurasoen Jainkoa:
R/. Aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria. R/.
Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarria:
Bedeinkatua Zu, zeure erreinuko aulkian. R/.
Bedeinkatua Zu, kerubin gainean jesarriz,
leizak ikusten dituzuna:
Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian. R/.

EBANJELIOA
Jainkoak bere Semea bialdu eban, haren bitartez mundua salbatzera.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 3, 16-18
Aldi haretan, Jesusek esan eutsan Nikodemori: Hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutsan, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.
Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinesten dauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatua dago oraindixe, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako».