24-11-2024 Jesucristo Rey del Universo
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 04-09-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXII
Evangelio y Lecturas de 04-09-2022

IRAKURGAIA 1

Nork asmatu daike Jainkoak gura dauana?

Jakituriaren liburutik
Jkd 9, 13-18

Zein gizakik ezagutu daike Jainkoaren asmoa?
Nork ulertu Jaunak gura dauana?
Gizaki hilkorron gogoetak kaskarrak dira,
gure ideiak ziurtasun bakoak.
Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da,
eta lurrezko txabola honek
berez kezkati dan espiritua nekatuarazoten dau.
Nekez igarten deutsegu lurreko gauzei
eta kostata aurkitzen irispidean doguna ere.
Nork, beraz, arakatuko ditu zerukoak?
Nork ezagutu eikean zure asmoa,
Zeuk emon ez bazeuntso jakituria
eta zerutik bialdu zeure espiritu santua?
Holan bakarrik izan zan zuzena lurtarren jokabidea,
holan ikasi eben gizakiek zer dozun atsegin,
eta salbatu ziran jakituriaren bidez.

IRAKURGAIA 2

Hartu egizu morroi lez baino gehiago anaia maite lez.

San Paulo Apostoluak Filemoni egindako gutunetik
Flm 9b-10. 12-17

Anaia: Nik, Paulok, dagoaneko zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusegaitik kartzelan nagoan honek, mesede bat eskatu gura deutsut kartzelan sortu dodan nire seme Onesimorentzat. Barriro bialtzen deutsut bera, ene bihotz-bihotzeko dodan hau.
Neugaz euki gura neban, zure ordez zerbitzari izan nengian, Barrionagaitik kartzelan nagoala. Holan ere, ez dot zure baimen barik ezer egin gura izan, mesede hori gogoz egin dagizun eta ez behartuta.
Beharbada, horretarako egin eutsun alde apur batez, gero betiko hartu zengian, eta ez esklabo lez, esklabo baino zeredozer gehiago, anaia maite lez baino. Maite-maitea da niretzat, eta zenbatez maiteago ez ete da izango zuretzat, bai gizon eta bai kristau dan aldetik. Beraz, fedean adiskide banozu, hartu egizu Onesimo neu banintz lez.

SALMOA

Sal 89, 3-4. 5-6. 12-13. 14 eta 17

R/. Jauna, gure ihesleku Zeu izan zara.

Gizakia hautsera bihurtuazoten dozu,
esanez: «Bihurtu lehenera, gizakiok».
Bai, mila urte zure begietan
atzo igaro zan eguna adina,
gaualdi bat adina. R/.

Hor daroazuz gizakiak,
amesa lez dira;
ernetzen dira goizean bedarra lez:
goizean erne eta loratzen da-eta,
arratsaldean zimeldu eta ihartzen. R/.

Irakatsi egiguzu geure egunen kontua eroaten,
zuhurtasunaren muinaz jabetu gaitezan.
Bihurtu zakiguz, Jauna! Noiz arte?
Errukitu zaitez zeure zerbitzariez. R/.

Asetu gagizuz goizero zeure maitasunaz,
poztu gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.
Betor gugana Jaunaren, gure Jainkoaren, gozotasuna
eta sendotu begi Harek gure eskuen lana;
sendotu dagiala, bai, gure lana. R/.

EBANJELIOA

Daukazan guztiak izten ez dituana ezin daiteke nire ikasle izan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 14, 25-33

Aldi haretan, jente-talde handiak joiazan Jesusegaz; Honek, hareekana bihurturik, esan eutsen: «Norbaitek Nigaz etorri gura badau, eta bere aitamak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak, eta bere burua ere baino maiteago ez banau, ez daiteke izan nire ikaslea. Bere kurutzea hartu eta Nire ondoren ez datorrena ez daiteke nire ikasle izan.
Izan ere, zuetako nork, torrea egin gura badau, jesarri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ataraten, amaitzeko lain ba ete daukon ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren amaitu ezin izango baleu, hori ikustean barre egingo leuskioe guztiek, esanez: "Hona hau eregiten hasi zoan eta ezin izan jok amaitu".
Edota zein erregek, beste baten kontra gerrara joan gura badau, jesarri eta ez dau aldez aurretik deliberatzen, ea hamar mila gizon nahiko dituan, hogei milagaz kontra jatorkonari aurre egiteko? Eta ezetz ikusten badau, bestea oraindino urrun dala, mandatariak bialduko deutsoz bakea eskatuz.
Era berean, zuetako inor ez daiteke nire ikasle izan, daukazan guztiei uko egiten ez badeutse».