Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 05-11-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXIEvangelio y Lecturas de 05-11-2023
IRAKURGAIA 1
Urten egin dozue bidetik, eta traba eginazo deutsaozue askori Legean.
Malakias Profetearen liburutik
Ml 1, 14b2, 2b. 8-10
«Errege handia naz Ni dino Jaun ahalguztidunak, eta begirunea deutsoe herriek nire izenari.
Orain, abadeok, hona hemen zuentzako oharpena: Entzun gura ez badozue eta nire izenari aintza emoteko ardurarik ez badozue dino Jaun ahalguztidunak, madarikazinoa bialduko dot zuen gainera.
Zuek, abadeok, okertu egin zaree bidetik eta asko eta asko jausiazo dozue zeuen irakaspenaz. Hausi egin dozue Levigaz neban ituna dino Jaun ahalguztidunak. Horregaitik, Nik ere iguingarri eta kaxkar egingo zaituet eta zirtzil herri guztiarentzat, nire bideak jarraitu ez dozuezalako eta erabagiak nor zein dan begiratuz hartu dozuezalako.
Ez al dogu guztiok Aita bat bera? Ez al gaitu guztiok Jainko berak egin? Zertan gabilz, bada, alkar engainatzen, Jainkoak gure gurasoekin egin eban ituna hausiz?»

IRAKURGAIA 2
Ez Ebanjelioa bakarrik, baita geure bizia ere zuei emoteko prest gengozan
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ts 2, 7b-9. 13
Senideok: Maitasun samurrez jokatu genduan zuekin, bere umeak maitekiro zaintzen dituan amak lez. Hain bihotzeko zindueguzanez, prest gengozan, Jainkoaren Barriona ez ezik, baita geure bizia ere zuei emoteko. Hainbesteraino maite zindueguzan. Izan gogoan gure neke eta ahaleginak; gau eta egun egin genduan lan zuetako inorentzat zama ez izateagaitik, Jainkoaren Barriona iragarri geuntsuenean
Horregaitik, eskerrak emoten deutsaguz eten barik Jainkoari; izan ere, haren berbea iragarri geuntsuenean, onartu egin zenduen-eta, ez giza berba huts lez, Jainkoaren berba lez baino; holan da, izan ere, eta lanean dihardu zuekan, sinesten dozuenokan.

SALMOA
Sal 130, 1. 2. 3
R/. Zaindu, Jauna, nire bizia bakean Zeugan, Jauna.
Jauna, nire bihotza ez da handinahi,
ez nire begiak ere gorazale;
ez nabil gauza handien atzetik,
gainditzen naben harrigarrien atzetik. R/.
Ostera, isil eta bare dot barren-gogoa,
haurtxoa amaren altzoan lez:
umetxoa lez dot barruan gogoa. R/.
Itxaron, Israel, Jaunagan,
oraindik betidaino! R/.

EBANJELIOA
Esan, esaten dabe; baina egin ez.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 23, 1-12
Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen jentetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian jesarrita dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia; baina ez egin egiten dabena; esan, esaten dabe-eta, baina egin ez. Zama astunak eta ezin eroanak lotzen dabez, eta besteei leporatzen; baina eurek atzamar batez ere ez dabez mugitzen. Egiten daben guztia, jenteak ikusteagaitik egiten dabe; narrutxa zabalak erabilten dabez bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maite dabez, plazetan jenteak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea.Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu».
Zuek, ostera, ez itzi inori "maisu" deitzen, bakarra da-eta zuen maisua, eta zuek guztiok alkarren senide zaree-eta. Eta ez deitu lurrean inori "aita, bakarra da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi "gidari" deitzen ere, bakarra da-eta zuen gidaria, Mesias.