Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 09-06-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XEvangelio y Lecturas de 09-06-2024
IRAKURGAIA 1
Hasarrea sortuko dot zure jatorriaren eta emakumearenaren artean.
Hasiera liburutik
Has 3, 9-15
Jainko Jaunak gizonari dei egin eta esan eutsan: Non zara? Harek erantzun: Zure oinotsa baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako. Jainkoak esan eutsan: Eta nork jakinazo deutsu narrugorri zengozala? Galazo neutsun zuhaitzeko frutua jan al dozu? Gizonak erantzun: Laguntzat emon deustazun emakumeak eskeini deust frutua, eta jan egin dot. Orduan, Jainko Jaunak esan eutsan emakumeari: Zer egin dozu? Emakumeak erantzun: Sugeak engainatu nau eta jan egin dot.
Orduan, Jainko Jaunak esan eutsan sugeari:
Hori egin dozulako,
madarikatua izango zara
abere guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel gainean ibiliko zara arrastaka
eta hautsa jango dozu zeure bizitzako egun guztietan.
Alkarren arerio egingo zaituet
zu eta emakumea,
zure eta haren ondorengoa;
honek burua zapalduko deutsu
eta zuk orpotik helduko deutsazu.

IRAKURGAIA 2
Sinesten dogu, eta horregaitik berba egiten dogu.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ko 4, 13-5, 1
Senideok: Hau dino Liburu Santuak: Sinestu neban, eta horregaitik berba egin neban. Guk ere, sinesmen-espiritu bera dogula, sinesten dogu eta horregaitik berba egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biztuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta beronen ondoan ipiniko gaituala zuekin batera. Hau guztiau zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askorengana zabaltzean, esker ona ere ugaritu daiten, Jainkoaren aintzarako.
Horregaitik, ez dogu adorea galtzen. Gure gorputzak hondatzen badihardu ere, barrutik indarbarritzen dihardugu egunetik egunera. Izan ere, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoa dan aintza parebakoa prestatzen deuskue. Geure begiak ez doguz ipinten ikusten diran gauzetan, ikusten ez diranetan baino; ikusten diranak behin-behinekoak dira-eta; ikusten ez diranak, barriz, behin betikoak.
Jakin badakigu, mundu honetan bizilekua dogun oihal-etxola hau hondatzen bajaku ere, Jainkoak prestatutako bizilekua dogula zeruan betiko, giza eskuz egin bakoa.

SALMOA
Sal 129,1-2.3-4.5-6.7-8
R/. Jaunagan dago errukia, Haregan askatasun ugaria.
Barru-barrutik egiten deutsut dei, Jauna;
entzun, Jauna, nire berbea!
Begoz erne zure belarriak
nire erregu-oihura. R/.
Erruak kontuan badozuz, Jauna,
nork iraun zutik, ene Jauna?
Baina Zuri parkamena dagokizu,
Zuganako begirunean bizi gaitezan. R/.
Jaunaren zain nago, zain dago nire barrua,
haren berbea dot itxaroten;
nire barrua Jaunaren gogo biziz,
gau-zaina egunsentiaren irrikaz baino gehiago. R/.
Gau-zainak egunsentia lez,
itxaron begi Israelek Jaunagan,
Jaunarena da-eta maitasuna,
harena askapen betea.
Harek askatuko dau Israel
bere erru guztietatik. R/.

EBANJELIOA
Satanasenak egin dau.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 3, 20-35
Aldi haretan, Jesus etxera bihurtu zan. Barriro ere jentetza handia batu zan, eta ezin eben jatordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen senideak, hori jakitean, Ha hartu eta eroateko asmotan etorri ziran, burutik eginda egoala esaten eben-eta.
Jerusalemetik jatsitako lege-maisuek hau inoen Jesusi buruz: Beltzebu dauko honek barruan, eta Deabruen buruzagiaren indarrez botaten ditu deabruak.
Jesusek Beragana deitu eta parabola honeen bidez berba egin eutsen: Zelan daike Satanasek Satanas bota? Bere barruan zatiturik dagoan erreinuak ezin dau iraun. Bere barruan zatiturik dagoan familiak ezin dau iraun. Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jagi eta zatiturik badago, ezin dau iraun; harenak egin dau. Ez daiteke inor indartsu baten etxean lapurretara sartu, aldez aurretik ha lotzen ez badau; orduan, bai, harrapatu daikez haren etxeko ondasunak.
Benetan dinotsuet: Dana parkatuko deutse Jainkoak gizakiei, pekatuak eta esan leitekezan birao guztiak; baina Espiritu Santuaren aurka birao egiten dauanak ez dau sekula parkamenik izango: errudun izango da betiko. Espiritu gaiztoa eukala inoenei erantzun eutsen hau.
Jesusen ama eta anai-arrebak etorri ziran eta, kanpoan gelditurik, deituazo egin eben. Jente asko egoan Jesusen inguruan jesarrita, eta esan eutsoen: Entzun, ama eta anai-arrebak dozuz kanpoan, zeure bila.
Jesusek erantzun eban: Nortzuk dira nire ama eta anai-arrebak? Eta, inguruan jesarrita eukazenei begiratuz, esan eban: Honeek ditut nik ama eta anai-arreba. Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe dot Nik anaia, arreba eta ama.