Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 10-12-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Adviento, IIEvangelio y Lecturas de 10-12-2023
IRAKURGAIA 1
Prestau bidea Jaunari.
Isaias Profetearen liburutik
Is 40, 1-5. 9-11
Kontsolatu egizue, kontsolatu nire herria.
Berba egin bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:
betea dauala bere morroialdia,
ordaindua bere erruen zorra,
Jaunaren eskutik hartua dau-eta
bere pekatu guztien ordain betea.
Berba batek dihardu oihuka:
Prestatu basamortuan bidea Jaunari;
zelaitu eremuan galtzadea gure Jainkoari.
Bete daitezala haranak,
beheratu mendi eta muinoak;
bardindu daitezala malkarrak,
zelaitu lur-maldak.
Orduan Jaunaren aintza agertuko da,
eta gizaki guztiek batera ikusiko dabe.
Jaunak berak esan dau.
Igon mendi-gailurrera, Siongo mezularia;
egin deadar handia, Jerusalemeko mezularia;
egin deadar, ez izan bildurrik.
Esan Judako uriei:
Hona hemen zuen Jainkoa.
Hara, indarrez jantzita dator Jainko Jauna
eta haren besoa nagusi da.
Hara, Beragaz dakar garaipen-agiria
eta bere aurretik Berak askatutako herria.
Artzainak lez zaintzen dau artaldea:
aumeak besoan hartu
eta altzoan eroaten ditu,
eta ardi-ama barriak arretaz gidatzen

IRAKURGAIA 2
Zeru barriak eta lur barria itxaron doguz.
San Pedro Apostoluaren bigarren gutunetik
2 P 3, 8-14
Ene maiteok: Zuek ez dozue hau ahaztu behar: Jaunarentzat egun bat mila urte lez dala, eta mila urte egun bat lez. Jauna ez da berankorra agintzaria beteten, batzuek halan uste badabe ere; pazientzia dauka, ostera, zuekin, ez dau-eta inor galtzea gura, guztiok bihozbarritzea baino. Jaunaren eguna, ostera, lapurra lez uste barik etorriko da. Orduan, burrunba handiz desagertuko dira zeruak, lurraren osagaiak kiskalirik ezereztuko dira, eta lurra eta bertako gauza guztiak agirian geldituko.
Gauza guzti honeek honan ezereztu beharrekoak diran ezkero, begira zeinen santu eta jainkozale izan behar dauan zuen bizitzak!
Bizi zaiteze, beraz, Jainkoa etorriko dan egunaren zain eta egin lan lehenbailehen heldu daiten. Egun haretan, sutan desegingo dira zeruak eta lurraren osagaiak kiskalirik ezereztuko. Guk, ostera, Jaunak agindu eban lez, zuzentasunaren bizileku diran zeru barriak eta lur barria itxaroten doguz.
Beraz, maite-maiteok, honeek itxaroten dozuezala, ahalegindu zaiteze Jainkoagaz bakean bizitzen, garbi eta erru barik haren aurrean.

SALMOA
Sal 84, 9ab-10. 11-12. 13-14
Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu.
Entzungo dot Jainkoak dinoana:
Jaunak bakea agintzen deutse.
Hurrean dabe salbamena begirune deutsoenek;
bai, gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.
Maitasunak eta leialtasunak topo dabe egiten,
justiziak eta bakeak alkar besarkatzen.
Leialtasuna lurretik erneten da,
justizia zerutik jaisten. R/.
Jaunak emongo dau euria,
eta gure lurrak ekarriko dau uzta.
Haren aurretik joango da justizia,
haren urratsei jarraituko deutse ondoizateak.R/.

EBANJELIOA
Zuzendu Haren bidezidorrak.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 1-8
Mesias eta Jainkoaren Seme dan Jesusen Barrionaren hasierea.
Isaias profetearen liburuan honan dago idatzita:
Begira, neure mezularia bialtzen dot zure aurretik,
zuri bidea prestatzera.
Berba batek oihuka dihardu basamortuan:
"Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidezidorrak Hari".
Halan agertu zan Joan basamortuan, bateatzen eta bihozbarritzeko bateoa iragarten, pekatuen parkamenerako. Judea osotik eta Jerusalemetik haregana joaten zan jente guztia, eta, euren pekatuak autorturik, Joanek bateatu egiten zituan Jordan ibaian.
Joan gamelu-narruz jantzita egoan, eta gerrian narruzko uhala; matxinsaltoak eta basaeztia zituan janari. Eta honan iragarten eban: Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bateatu zaituet; Harek, ostera, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue.