05-07-2024 Viernes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 11-06-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, X
Evangelio y Lecturas de 11-06-2023

IRAKURGAIA 1

Mana emon eutsun jaten, ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria.

Deuteronomio liburutik
Dt 8, 2-3. 14b-16ª

Honan berba egin eutsan Moisesek Israel herriari: «Gogoratu Jaunak, zeure Jainkoak, basamortuan berrogei urte honeetan eginarazo deutsun bidea: atsekabetu egin zaitu eta probatu, zure barruko asmoak ezagutzeko eta bere aginduak beteko zenduzan ala ez jakiteko. Behar gorrian jarri zinduzan, gosea pasau arazo eta mana emon eutsun jaten, ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria, zuri jakinazoteko gizakia ez dala ogiz bakarrik bizi, Jaunak esaten dauanetik bizi dala baino.
Ez ahaztu Jauna, zeure Jainkoa. Bera da Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atara zaituana; Bera, suge pozoitsu eta eskorpioiz betetako basamortu handi eta ikaragarritik, ur bako eremu elkor horretatik, eroan zaituana; Bera, sukarritik ura atara eta edaten emon deutsuna; Bera, zure gurasoek ezagutu ez eben mana jaten emon deutsuna basamortuan».

IRAKURGAIA 2

Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ko 10, 16-17

Senideok: Jainkoa bedeinkatuz hartzen dogun esker oneko kalizak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen odolean? Eta zatitzen dogun ogiak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen gorputzean? Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara, ogi bakarretik hartzen dogu-eta danok.

SALMOA

Sal 147,12-13.14-15.19-20

R/. Jerusalem, ospatu egizu Jauna.

Jerusalem, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu zeure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu
eta seme-alabak zure barruan bedeinkatu. R/.

Zure mugetan bakea ezarri dau,
garirik onenaz ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere mezua,
eta haren berbea bizkor eta arin doa. R/.

Bere hitza iragarri deutso Jakoben herriari,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Beste herriei ez deutse holakorik egin,
bere erabagirik ez deutse jakinazo.
Aleluia! R/.

EBANJELIOA

Nire haragia egiazko janaria da eta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 51-58

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodan ogia nire haragia da, mundua bizi daiten emona».
Juduek eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon deikegu Honek bere haragia jaten?»
Jesusek esan eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak betiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azken egunean. Izan ere nire haragia egiazko janaria da eta, eta nire odola egiazko edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Nigan dago eta Ni Haregan.
Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil egin ziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».