20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 12-06-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, X
Evangelio y Lecturas de 12-06-2022

IRAKURGAIA 1

Lurra izan baino lehenagotik sortua izan da Jakituria.

Esaera Zaharrak liburutik
Es 8, 22-31

Honan berba egiten dau Jakituriak:
«Bere jardueraren hasieran sortu ninduan Jaunak,
bere lehenengo egintzen aurretik.
Betidanik izan naz eratua,
hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.
Ur-leizerik ez zanean izan nintzan sortua,
iturbururik ere ez egoanean.
Mendiak landatuak izan aurretik,
muinoak baino lehen izan nintzan sortua;
artean ez zituan Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,
ezta unibertsoaren lehengaiak ere.
Zerua ezarri ebanean, han nintzan ni,
ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri ebanean;
hodeiak goian finkatu
eta leizeko iturriak tinko ezarri ebazanean,
itsasoari mugak jarri
—eta urek ez dabez mugak gainditzen—
eta lurrari oinarriak sendotu eutsozanean,
haren ondoan nengoan ni, obra-maisu lez;
beraren gozamena nintzan egunero,
beraren aurrean jolastuz aldioro;
beraren ludiagaz jolas egiten neban.

IRAKURGAIA 2

Jainkoagana goaz Kristori esker, Espiritu Santuaren bitartez maitasuna isuri deusku.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik
Erm 5, 1-5

Senideok: Fedearen bidez Jainkoak zuzentzat hartu gaituan ezkero, bakean gagoz Beragaz, Jesu Kristo gure Jaunari esker. Beroni esker, sinesmenaren bidez emon deusku Jainkoak grazia egoera honetan bizitzea, eta harro gagoz Jainkoaren aintza lortuko dogun itxaropenez.
Eta ez hori bakarrik; harro gagoz atsekabeez ere, jakinik atsekabeak eroapena dauala ondorio, eroapenak probaldia gainditzeko gaitasuna eta probaldia gainditzeak itxaropena. Eta itxaropenak ez dau huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri deusku-eta bihotzetara, emon deuskun Espiritu Santuaren bitartez.

SALMOA

Sal 8, 4-5. 6-7. 8-9

R/.Jauna, gure Jauna, bai miragarria zure izena lurbira osoan.

Zure eskuen lana dan ortzia
eta sortu dozuzan ilargi-izarrak ikusita,
zer da gizakia, Zu haretaz gogoratzeko?,
zer gizasemea, Zu haretaz arduratzeko? R/.

Ia jainko baten pareko egin dozu,
aintzaz eta disdiraz koroatu;
zeure eskulan guztien buru ipini dozu,
danak haren menpe jarri dozuz. R/.

ardi eta behi-taldeak,
baita basapiztiak ere,
zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak,
itsasoan dabilzan guztiak. R/.

EBANJELIOA

Aitak dauan guztia nirea da;Espirituak Niretik hartuko dau adieraziko deutsuena.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 16, 12-15

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Badot oraindino gauzarik asko zuei esateko, baina oraingoz ez zaree gai ulertzeko. Baina egiaren Espiritua etortean, Berak gidatuko zaitue egia beteraino. Ez dau bere kabuz berba egingo. Baina entzungo dauana esango deutsue eta etorkizuna iragarriko. Harek nire aintza azalduko dau, adieraziko deutsuena niretik hartuko dau eta.
Aitak dauan guztia nirea da; horregaitik esan deutsuet Espirituak Niretik hartuko dauala adieraziko deutsuena».