25-04-2025 Viernes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 12-11-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXII
Evangelio y Lecturas de 12-11-2023

IRAKURGAIA 1

Erraz aurkitzen dabe jakituria haren bila dabilzanek

Jakituria liburutik
Jkt 6, 12-16

Argitsua da jakituria, amatau ezina haren disdira;
Neke barik ikusten dabe maite dabenek,
baita aurkitzen ere ha bilatzen dabenek.
Bere gogo bizia dabenei, aurrea hartzen deutse
eta bere burua ezagutzera emoten.
Haren bila goiz-goizetik doanak ez dau nekerik izango,
ate ondoan aurkituko dau-eta jesarrita.
Zuhurtasunik handiena da haretaz gogoeta egitea;
haregaitik gauak beilan emoten dituana
laster izango da kezka barik,
izan ere jakituria bera ibilten da-eta hara eta hona
beraren duin diranen bila;
ondoguraz agertzen jake bideetan
eta euren gogoeta bakotxean aurkezten.

IRAKURGAIA 2

Estaremos siempre con el Señor

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik 1 Ts 4, 13-18

SENIDEOK: Ez dogu nahi hildakoen zoriaz zuek ezjakinean egoterik,
atsekabetu ez zaitezen, itxaropenik ez dabenen antzera. Jesus hil eta
biztu zala benetan sinisten badogu, era berean, Jesusegaz bat eginik hil
diranak be Jainkoak beragaz hartuko ditu.
Hau dinotsuegu Jaunaren berban oinarrituta: guk, Jauna etortzean
bizirik izango garanok, ez deutsegu hil diranei aurrea hartuko. Izan be,
goiaingeruaren oihuz eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emonik, Jauna
bera jatsiko da-eta zerutik, eta lehenengo, Kristogaz bat eginik hildakoak
biztuko dira; gero geu, artean bizirik izango garanok, hareekin batera
eroango gaitue hodeietan, airean, Jaunagaz alkartzera. Eta holan, beti
Jaunagaz egongo gara. Adoretu egizue, beraz, alkar berba honeekin.
Jaunak esana.

SALMOA

Sal 62, 2. 3-4. 5-6. 7-8

Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa

Jainko, Zu ene Jainko,
goizetik nabilkizu bila,
zure egarriz dot barrua, zure gogo biziz ni nazan guztia,
lur idor, agor, ur bakoa lez. R/.

Holan egon gura dot santutegian Zuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.
Bizia baino ederragoa da-eta zure maitasuna,
nire ezpanek goratuko zaitue. R/.

Holan gura zaitut bedeinkatu neure bizitzan,
eskuak jaso zure izenean.
Jakirik gozoenez lez aseko naz,
eta nire ezpanek poz-oihuz goratuko zaitue.R/.

Gauez ohean Zu zaitut gogoan,
Zuri otoitzean igaroten ditut orduak,
Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;
pozez egingo dot oihu zure egoen kerizpean. R/.

EBANJELIOA

Badator senargaia, urten egiozue bidera.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 25, 1-13

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kriseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzunbakoak ziran eta bost zentzundunak. Kriseiluak hartzean, zentzunbakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kriseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguratu egin ziran danak eta loak hartu ebazan.
Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kriseiluak prestau ebezan. Orduan, zentzunbakoek esan eutseen zentzundunei: "Emoiguzue orio apur bat, kriseiluak amatetan joakuz-eta". Zentzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi".
Baina, erostera joan zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.
Heldu ziran, azkenik, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”.
Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».