24-11-2024 Jesucristo Rey del Universo
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 13-11-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XXXII
Evangelio y Lecturas de 13-11-2022

IRAKURGAIA 1

Eguzkia lez agertuko da nire justizia.
Malakiasen Profezia liburutik Ml 3, 19-20a
BEGIRA: «Badator eguna, labea baizen kiskalgarria. Harro eta gaizkile guztiak lasto izango dira, eta zeharo kiskaliko ditu etortzekoa dan egunak; ez deutse itziko, ez sustrairik, ez abarrik. Baina zuentzat, nire izenari begirune deutsazuenentzat, eguzkia lez agertuko da nire justizia, errainuetan osasuna dakarrela». Jaunak

IRAKURGAIA 2

Lanik egin gura ez dauanak ez dagiala jan.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ts 3, 7-12

Senideok: Ondo dakizue zelan jokatu behar dozuen gure ereduari jarraitzeko: ez ginan zuen artean zabarkerian bizi izan, ez genduan inoren kontura ogia jan; gau eta egun lanean nekatu ginan, zuetako inorentzat zama ez izatearren. Bagenduan zuen kontura bizitzeko eskubidea, baina lan egin gura izan genduan zuei jarraibidea emoteko.
Zuen artean ginanean, hau esaten geuntsuen: lanik egin gura ez dauanak, ez dagiala jan. Izan ere jakin dogu-eta zuetako batzuk zabarkerian bizi dirala, ezer egin barik, baina guztiz zeregintsu. Holakoei Jesu Kristo Jaunaren izenean agintzen eta erregutzen deutsegu, bakean lan eginez, irabazi dagiela euren ogia.

SALMOA

Sal 97, 5-6. 7-8. 9

R/. Badator Jauna, herriak zuzentasunez epaitzera.

Ospatu Jauna zitaraz,
zitaraz eta kantu-hotsez,
turutaz eta adar-hotsez;
egin irrintzi errege dan Jaunari. R/.

Egin begi orroa itsasoak eta bertako guztiak,
munduak eta bertan bizi diranek.
Egin begie txalo ibaiek,
poz-oihu aho batez mendiek.R/.

Jaunaren aurrean,
badator-eta lurra epaitzera.
Justiziaz epaituko dau mundua,
eta zuzenbidez herriak. R/.

EBANJELIOA

Zuen iraupenaz onik atarako dozue zeuen bizia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 21, 5-19

Aldi haretan, batzuek tenpluari buruz ziharduen, harri ederrez eta emoitzez apainduta egoala aitatuz. Orduan, Jesusek esan eutsen: «Etorriko da, hor ikusten dozuezan guzti horreetatik harririk harri gainean geldituko ez dan sasoia: dana hondatuko dabe».
Ikasleek itaundu eutsoen: «Maisu, noiz jazoko da hori? Eta zertan ezagutuko dogu jazotera doala?»
Jesusek erantzun eutsen: «Kontuz, ez zagiezala inork engainatu! Asko etorriko dira nire izenean, "neu naz Mesias" edo "gainean da sasoia" esaten. Ez joan holakoen atzetik. Gerra- eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu, lehenengo jazo beharrekoa da-eta guzti hori; baina ez dator behingoan azkena».
Esan eutsen, gainera: «Nazinoa nazinoaren aurka eta erreinua erreinuaren aurka jagiko dira; lurrikara handiak izango dira, eta izurrite eta goseteak han eta hemen. Gauza ikaragarriak jazoko dira, eta seinale handiak agertuko zeruan.
Baina guzti hori jazo aurretik, eskua ezarriko deutsuee eta erasoko, sinagogetara eta kartzeletara eroango zaituee, eta errege eta agintarien aurrera zuzenduko nigaitik. Autormena egiteko aukerea emongo deutsue guzti horrek. Hartu gogoan ez dozuela zeuen burua zelan defendatuko kezkatan ibili beharrik: Neuk adierazoko deutsuet zer eta zelan esan, eta zuen arerioetako inork ez dau zuei aurre emoterik edo erantzuterik izango.
Zeuen gurasoek eta senideek eurek, ahaide eta adiskideek eurek salduko zaituee, eta zuetako batzuk hilgo; guztiek gorroto izango zaituee nigaitik; baina ez dozue buruko ule bat ere galduko. Iraupenaren iraupenez lortuko dozue bizia».