11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 14-01-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Navidad, II
Evangelio y Lecturas de 14-01-2024

IRAKURGAIA 1

Berba egin, Jauna; zure morroi hau entzuten dago.

Samuelen lehenengo liburutik
1 Sm 3, 3b-10. 19

Egun hareetan, Jaunaren zerbitzuan ziharduan Samuel mutikoak, Eliren ardurapean. Sasoi haretan Jaunak ez eban sarri berba egiten, eta ikuskariak ere ez ziran sarri jazoten. Egun batez Eli bere gelan egoan etzunda; begiak lausotzen hasi jakozan eta ezin eban ikusi. Artean atzamatu barik egoan Jainkoaren kriseilua. Samuel lotara joan zan, Jainkoaren kutxa egoan Jaunaren santutegian.
Jaunak dei egin eutsan Samueli, eta honek erantzun: «Hemen nozu». Lasterka Elirengana joan eta esan eutsan Samuelek: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Elik erantzun eutsan: «Ez deutsut nik dei egin; bihurtu eta egizu lo». Joan eta lotarako etzun zan.
Jaunak barriro dei egin eutsan Samueli. Hau jagi eta Elirengana joan zan, esanez: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Elik erantzun eutsan: «Ez deutsut nik dei egin, seme; bihurtu eta egizu lo». Samuelek ez eban ordura arte Jauna ezagutzen, eta Jaunak ez eutsan bere berbea inoiz ere adierazo.
Hirugarren aldiz egin eutsan dei Jaunak Samueli. Hau jagi eta Elirengana joan zan, esanez: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Igarri eutsan Elik Jaunak ziharduala mutikoari deika, eta esan eutsan Samueli: «Zoaz lotara eta, norbaitek barriro dei egiten badeutsu, esan: "Berba egin, Jauna; zure morroi hau entzuten dago"». Bihurtu zan Samuel bere tokira eta lotarako etzun zan.
Jaunak, hurreraturik, dei egin eutsan, besteetan lez: «Samuel, Samuel!» Eta Samuelek erantzun: «Berba egin, zure morroi hau entzuten dago».
Samuel haziz joian, eta Jauna beragaz eban. Ez zan Jaunaren berba bakar bat ere bete barik gelditu.

IRAKURGAIA 2

Zuen gorputzak Kristoren gorputz atal dira.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ko 6, 13c-15a. 17-20

Senideok: Gorputza ez da haragikeriarako, Jaunarentzat baino, eta Jauna gorputzarentzat. Jainkoak, Jauna biztu ebanak, biztuko gaitu gu ere bere ahalmenaz.
Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal dirana? Jaunagaz alkartzen dana, espiritu bat bera egiten da Haregaz.
Egizue ihes haragikeriatik. Gizon-emakumeek egiten daben beste pekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko pekatua egiten dauanak bere gorputzaren aurka egiten dau pekatu.
Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak emon deutsuen eta zuengan bizi dan Espiritu Santuaren tenplua dala? Beraz, ez zaree gaurtik aurrera zeuenak; karu ordainduz eskuratu zaitue Jainkoak. Goratu egizue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

SALMOA

Mesias aurkitu dogu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 35-42

Aldi haretan, han egoan Joan Bateatzailea bere ikasle bigaz. Jesus handik igaroten ikusirik, esan eutsen: «Horra hor Jainkoaren Bildotsa». Ikasle biek, hori entzunik, Jesusi jarraitu eutsoen. Bihurtu zan Jesus eta, jarraitzen eutsoela ikusirik, esan eutsen: «Zeren bila zabilze?» Hareek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?» (Rabbik “Maisu” esan gura dau). Jesusek esan eutsen: «Zatoze eta ikusiko dozue». Joan ziran, ikusi eben non bizi zan, eta Beragaz gelditu ziran egun haretan. Arratsaldeko laurak inguru ziran.
Joani entzun eta Jesusi jarraitu eutsoen bietako bat Andres zan, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonegaz egin eban topo lehenengo, eta esan eutsan: «Mesias aurkitu dogu». (Mesiasek “Kristo” —hau da, Igurtzia— esan gura dau). Eta Jesusegana eroan eban. Jesusek, begira-begira jarriz, esan eutsan: «Simon zara zu, Joanen semea; aurrerantzean "Kefas" izango da zure izena» (Kefasek Pedro —hau da, Harkaitza— esan gura dau).

EBANJELIOA