20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 14-08-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XIX
Evangelio y Lecturas de 14-08-2022

IRAKURGAIA 1

Herri guztiarentzat auzibide eta hasarre-gizon izateko ekarri ninduzun mundura.

Jeremias Profetearen liburutik
Jr 38, 4-6. 8-10

Egun hareetan, buruzagiek esan eutsoen erregeari: «Jeremias honek bizia zor dau! Bere berbaz, herrian gelditzen diran gudariak eta herritar guztiak adoregabetu besterik ez dau egiten. Ez dihardu herriaren onerako, kalterako baino».
Sedekias erregeak erantzun eutsen: «Zeuen esku dozue! Erregeak ez daike ezer zuen aurka».
Hartu eben, beraz, Jeremias eta errege-familiako Melkias printzearen putzuan sartu eben, sokaz jatsiz. Putzua kartzelako atarian egoan eta ez eban urik, lokatza baino. Jeremias lokatzatan sarturik gelditu zan.
Ebed-Melek jauregitik erregeagana joan zan eta esan eutsan: «Errege jauna, txarto jokatu dabe gizon horreek Jeremias profeteagaz: putzura bota dabe, eta goseak hilgo da bertan, ez dago-eta ogirik urian».
Orduan, agindu hau emon eutsan erregeak Ebed-Melek etiopiarrari: «Hartu zeugaz hiru gizon eta atara Jeremias profetea putzutik, hil baino lehen».

IRAKURGAIA 2

Joan gaitezan, eroapen handiz, jagokun burrukaldira.

Hebrearrei egindako gutunetik
Heb 12, 1-4

Senideok: Guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gagozan ezkero, itzi dagigun oztopo jakun guztia eta inguratzen gaituan pekatua, eta ekin deiogun etsi barik aurrean dogun lasterketeari. Jarri dagiguzan begiak sinesmenaren iturri eta betetzaile dogun Jesusegan. Honek ere, itxaron eban zorionagaitik, kurutzean hiltea onartu eban, heriotzea lotsagarria zala kontuan hartu barik, eta orain Jainkoaren tronuaren eskumaldean jesarrita dago.
Izan egizue, bada, gogoan pekatarien aldetik holako erasoaldia eroan eban Ha, adorea galdu eta etsi ez dagizuen. Oraindino ez zaree bizia galtzeraino heldu pekatuaren aurkako zeuen burrukan.

SALMOA

Sal 39, 2. 3. 4. 18

R/. Jauna, zatorkidaz arin laguntzera.

Jaunagan neban jarrita itxaropen guztia:
makurtu eta entzun dau nire oihua. R/.

Atara nau hondamen-putzutik,
zingira lohitsutik;
haitz gainean jarri deustaz oinak,
sendotu ditu nire urratsak. R/.

Kantu barria ipini deust ezpanetan,
gorapen-kanta gure Jainkoarentzat;
hau ikusiz jente asko ikaratuko da,
eta Jaunagan izango dau konfiantzea. R/.

Errukarria eta behartsua naz ni,
baina Jauna da nitaz arduratzen.
Zu zaitut laguntzaile eta askatzaile,
ene Jainko, ez luzatu. R/.

EBANJELIOA

Ez naz etorri bakea ekartera, zatiketea baino.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 12, 49-53

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Lurrean sua jartera etorri naz, eta gurago neuke dagoaneko sutan balego! Heriotza-uretan murgildu behar dot, eta hau larria hori bete arte!
Munduari bakea ekartera etorri nazala uste al dozue? Bakea ez, banaketea baino. Izan ere hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak banaturik egongo dira-eta: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabearen aurka eta alabea amaren aurka, amaginarreba errainaren aurka eta erraina amaginarrebaren aurka».