25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 15-01-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Navidad, II
Evangelio y Lecturas de 15-01-2023

IRAKURGAIA 1

Atzerrien argi egiten zaitut, nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten.

Isaias Profetearen liburutik
Is 49, 3. 5-6

Jaunak esan eustan:
«Zu nire zerbitzaria zara, Israel,
zure bidez agertuko dot neure ospea».
Orain honan berba egiten dau Jaunak,
amaren sabelean eratu ninduanak
bere zerbitzari izateko,
Jakoben leinuak Beregana bihurtuazoteko
eta Israel herria batzeko.
Ohorez jantzi nau Jaunak
eta neure Jainkoa izan dot indar.
Jaunak esan deust:
«Ez da nahiko zu nire zerbitzari izatea,
Jakoben leinuak berreregiteko
eta Israelen bizirik geldituak bihurazoteko.
Nazinoen argitzat ezarriko zaitut,
nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten».

IRAKURGAIA 2

Grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunaren hasierea
1 Ko 1, 1-3

Nik, Paulok, Jainkoak holan nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu nazan honek, eta Sostenes anaiak Korinton dagoan Jainkoaren eleiz alkarteari: grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik
Jesu Kristok sagaratu zaitue eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten deutsoen guztiekin batera, honeek eta guk Jaun bat bera onartzen dogu-eta.

SALMOA

Hona hemen Jainkoaren Bildotsa.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 29-34

Hurrengo egunean, ikusi eban Joan Bateatzaileak Jesus beragana etorten eta esan eban: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauana. Honi buruz esan neban nik: "Nire ondoren badator gizon bat, nire aurrea hartu deustana, ni baino lehenagotik zan-eta". Neuk ere ez neban ezagutzen; baina ni urez bateatzera etorri banaz, Ha Israeli agertu ekion izan da».
Eta autormen hau egin eban Joanek: «Espiritua ikusi dot uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Neuk ere ez neban ezagutzen; baina urez bateatzera bialdu ninduanak esan eustan: "Espiritua jaisten eta gainean gelditzen jakola ikusten dozuna, Ha da Espiritu Santuaz bateatzen dauana". Neuk ikusi dot eta autortzen Hauxe dala Jainkoaren Semea».

EBANJELIOA