24-11-2024 Jesucristo Rey del Universo
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 15-05-2022
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, VI
Evangelio y Lecturas de 15-05-2022

IRAKURGAIA 1

Jainkoak euren bidez egindako guztia azaldu eutsoen alkarteari.

Apostoluen Eginak liburutik
Eg 14, 21b-26

Egun hareetan, Paulo eta Bernabe Listrara, Ikoniora eta Antiokiara bihurtu ziran. Bide batez, ikasleen bihotzak sendotzen ebezan, sinezmenean irauteko adorea emonez. "Larrialdi asko jasan behar dogu —esaten eutseen— Jainkoaren erreinuan sartzeko". Eleiz alkarte bakotxean arduradunak izendatu ebezan eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunaren eskuetan itzi ebezan, Haregan sinestu eben-eta.
Pisidian zehar, Panfiliara heldu ziran eta, Pergen hitza iragarri ondoren, Ataliara jatsi ziran. Han ontzia hartu eben Siriako Antiokiara joateko, handik bialduak izan ziran-eta, burutu barria eben egitekorako, Jainkoaren ardurapean jarri ondoren.
Heldu ziranean, eleiz alkartea batu eben eta Jainkoak euren bidez egindako guztia azaldu eutseen, baita jentilei federako atea zelan edegi eutsen ere.

IRAKURGAIA 2

Begietako malkoak sikatuko deutsez.

Apokalipsia liburutik
Ap 21, 1-5a

Nik, Joanek, zeru barria eta lur barria ikusi nebazan, desagertuak ziran-eta lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta itsasorik ere ez zan.
Uri santua ikusi neban, Jerusalem barria, zerutik Jainkoagandik jaisten, andragaia bere senarrarentzat lez apaindua. Eta ahots handia entzun neban tronutik esaten: «Hona Jainkoaren bizilekua gizakien artean; hareekin biziko da. Hareek izango ditu bere herri, eta Jainkoa bera izango dabe beragaz.
Begietako malkoak xukatuko deutsez, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua desagertua da-eta».
Eta tronuan jesarrita egoanak esan eban: «Hara, gauza guztiak barri egiten ditut».

SALMOA

Sal 144, 8-9. 10-11. 12-13ab

R/. Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena betiere.

Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregaitza eta ondoguraz betea.
Ona da Jauna guztientzat,
errukiz betea bere sorkari guztientzat.

Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz,

gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak,
zure erregetza ospetsuaren bikaintasuna.
Zure erregetza betiko erregetza,
gizaldiz gizaldikoa zure nagusitza.

EBANJELIOA

Agindu barria emoten deutsuet: maitatu egizue alkar.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 13, 31-33a. 34-35

Judasek urten ebanean, esan eutsen Jesusek: «Oraintxe azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena. Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko dau ha, eta berehala gainera.
Semetxook, oraintxe ez nago luzarorako zuekaz. Agindu barria emoten deutsuet: maitatu dagizuela alkar. Nik maite izan zaituedan lez, maitatu zuek ere alkar. Honetan ezagutuko dabe guztiek nire ikasle zareela: zuek alkar maite izatean».