Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 16-06-2024
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, XIEvangelio y Lecturas de 16-06-2024
IRAKURGAIA 1
Zuhaitz zapaldua Neukzutituazoten dot.
Ezekiel Profetearen liburutik
Ez 17, 22-24
Honan berba egiten dau Jaunak:
Zedro garaiaren adaburutik hartuko dot Neuk ere,
kimu bat hartuko dot haren adar puntatik,
eta Neuk landatuko dot mendi garai eta bikain batean.
Israelgo mendi garaian landatuko dot;
adarrak zabalduko ditu eta frutua emongo,
zedro bikain bihurtuko.
Mota guztietako hegaztiak biziko dira bertan
eta habia egingo haren kerizpean.
Basoko zuhaitz guztiek jakingo dabe
Nik, Jaunak, zuhaitz garaia beheratu
eta txikia goratu egiten dodala,
zuhaitz hezea ihartu eta iharra hezebarritu.
Nik, Jaunak, esandakoa bete egingo dot.

IRAKURGAIA 2
Ahalegintzen gara Jaunari atsegingarri izaten, bai gorputz honetan, bai gorputz honetatik kanpo.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ko 5, 6-10
Senideok: Uste onez beteak gagoz beti, jakinik, gorputz honetan bizi garan bitartean Jaunagandik erbesteratuak gagozala. Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dogunak. Uste onez gagoz, bai, baina gurago geunke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunagaz bizi izatera joateko.
Edozelan ere, gorputzean nahiz gorputzetik kanpo, Jaunari atsegingarri izaten ahalegintzen gara; guztiok Kristoren auzitegian agertu behar dogu-eta, nork bere ordaina hartzeko, saria ala zigorra, gorputzean bizi garala egindakoaren arabera.

SALMOA
Sal 91,2-3.13-14.15-16
R/. Ona da Zuri eskerrak emotea, Jauna.
Bai ederra, Jauna, Zu goratzea
eta zure izena, Goi-goiko, kantuz ospatzea,
goizean zure maitasuna iragartea
eta gauean zure leialtasuna. R/.
«Zintzoa palmondoa lez garatuko da,
Libanoko zedroa lez haziko;
Jaunaren etxean landaturik,
gure Jainkoaren atarietan garatuko da. R/.
Zaharturik ere emongo dau frutua.
mardul eta gordin iraungo dau,
Jauna zuzena dala iragarteko:
nire harkaitza, gaiztakeriarik ez dauana». R/.

EBANJELIOA
Hazirik txikiena da eta ortuari guztiak baino handiagoa egiten da.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 4, 26-34
Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean jazo ohi danaren antzekoa da: ha lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, harek zelan ez dakiala. Lurrak berez emoten dau frutua: lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenean, alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten jako, uztaroa da-eta.
Beste hau ere esan eutsen: Zeren antzeko dala esango geunke Jainkoaren erreinua? Zein parabolaren bidez adierazo geinke? Mostaza haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; erein eta gero, ostera, gora egiten dau eta beste ortuari guztiak baino handiagoa egiten da; eta hain handiak diranez botaten dituan adarrak, txoriek habia egiten dabe haren kerizpean.
Holako parabola askoren bidez iragarten eutsen Jesusek mezua, hareek ulertzeko eran. Ez eutsen ezer irakasten parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esanahia adierazoten eutsen.